Roman Holiday
Roman Holiday (euskaraz Erromatar Oporraldia) 1953ko William Wyler estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoiztutako amodiozko komedia filma da. Gregory Peck, Audrey Hepburn, Eddie Albert, Hartley Power, Harcourt Williams eta Margaret Rawlings aktoreek antzeztu zuten.
1953ko Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Audrey Hepburn), Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Edith Head) eta Argumentu onenaren Oscar Saria (Dalton Trumbo) irabazi zituen.
Argumentua aldatu
Erromarako bisitaldi batean, Erdialdeko Europako herrialde bateko Anne (Audrey Hepburn) printzesa gazteak, bere karguari dagozkion protokolo eta betebeharrez nekaturik, jauregitik ihes egin eta ezkutuan hirira joan da. Bertan Joe (Gregory Peck) ezagutu du, albiste handi baten bila dabilen estatubatuar kazetaria, printzesa nor den ez dakielako itxura egiten duena. Bikoteak elkarrekin hiriko hainbat txoko ezagutuz egun ahaztezin eta erromantikoak igaro ditu.
Aktoreak aldatu
- Gregory Peck: Joe Bradley
- Audrey Hepburn: Anne printzesa
- Eddie Albert: Irving Radovich
- Hartley Power: Hennessy
- Harcourt Williams: enbaxadorea
- Margaret Rawlings: Vereberg kondesa
- Tullio Carminati: Provno jenerala
- Paolo Carlini: bizargilea
- Claudio Ermelli: Giovanni
- Heinz Hindrich: Bonnachoven doktorea
- Alfredo Rizzo: Taxilaria
- Paola Borboni: garbiketako neskamea
- Laura Solari: Idazkaria
Iruditegi a aldatu
Kanpo estekak aldatu
- Roman Holiday filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Roman Holiday filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)