Dead Man Walking
Dead Man Walking (euskaraz literalki Gizon Hila Oinez, Hego Euskal Herrian Heriotz Zigorra eta Ipar Euskal Herrian Azken Martxa) 1995eko Tim Robbins estatubatuar zinema zuzendari eta aktoreak zuzendutako drama filma bat da. Ahizpa Helen Prejean C.S.J. mojak idatzitako Dead Man Walking liburuan oinarritua dago. Susan Sarandon, Sean Penn, Margo Martindale, Robert Prosky, Lois Smith, Jack Black eta Celia Weston aktoreek antzeztu zuten.
Dead Man Walking | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1995 |
Izenburua | Dead Man Walking |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | prison film (en) , lege-drama, krimenezko filma, film dramatikoa eta lan literario batean oinarritutako filma |
Iraupena | 122 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Dead Man Walking (en) |
Grabazio lekua(k) | New Orleans |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Tim Robbins |
Gidoigilea(k) | Tim Robbins |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Jon Kilik (en) |
Konpainia ekoizlea | PolyGram Filmed Entertainment Working Title Films (en) |
Edizioa | Lisa Zeno Churgin (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | David Robbins (en) |
Argazki-zuzendaria | Roger Deakins |
Jantzi-diseinatzailea | Renee Ehrlich Kalfus (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Louisiana |
Argumentu nagusia | heriotza zigorra |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
Filmak Heriotz zigorran gaia ukitzen du. Bai liburuan nahiz filman, Ahizpa Helen Prejeanek ez du gaizkile edo hiltzaileen inongo ikuspegi erromantikorik erakusten, nahiz eta filmak nahasmenera eraman ahal izan. Prejeanek heriotz zigorarrekin zerikusia duen edonorren min eta oinazeak azalerazteko asmoa du: kriminalak, biktimen senideak, espetxeko zaintzaile eta borreroak, gizarte osoa. Prejeanentzat heriotz zigorra injustizia bikoitza da.
Lau Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, bakarra irabaziz: Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Susan Sarandon).
Argumentua aldatu
Matthew Poncelet (Sean Penn) bi nerabe hiltzeagatik heriotz zigorra ezarri zaion eta Louisiana Estatuko Espetxetik Ahizpa Helen Prejean (Susan Sarandon) mojari laguntza eskatzen dion gizona da. Bere exekuzioa gauzatu baina aste bat lehenago, Helenek Matthewek absoluzioa eta bake espirituala jaso ditzan saiatuko da. Halere, Ahizpa Heleni ez dio zigortuak bakarrik axolako, baita bi biktima edo nerabeen senideen minak ere.
Aktoreak aldatu
- Susan Sarandon: Ahizpa Helen Prejean
- Sean Penn: Matthew Poncelet
- Margo Martindale: Ahizpa Colleen
- Robert Prosky: Hilton Barber
- Lois Smith: Helenen ama
- Jack Black: Craig Poncelet
- Celia Weston: Mary Beth Percy
- Raymond J. Barry: Earl Delacroix
- R. Lee Ermey: Clyde Percy
- Michael Cullen:s Carl Vitello
- Scott Wilson: Chaplain Farlely
- Roberta Maxwell: Lucille Poncelet
- Peter Sarsgaard: Walter Delacroix
- Missy Yager: Hope Percy
Kanpo estekak aldatu
- Dead Man Walking filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)