Who's Afraid of Virginia Woolf?
Who's Afraid of Virginia Woolf? (euskaraz Nor da Virginia Woolfen beldur?) 1966ko Mike Nichols estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Edward Albee antzerkigilearen Who's Afraid of Virginia Woolf? antzezlanean oinarritua dago. Bertan, Elizabeth Taylor, Richard Burton, George Segal eta Sandy Dennis aktoreek antzeztu zuten.
13 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, azkenean 5 irabazi zituelarik: Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Elizabeth Taylor), Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Sandy Dennis), Zuri-Beltzezko Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Haskell Wexler), Zuri-Beltzezko Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Richard Sylbert eta George James Hopkins) eta Zuri-Beltzezko Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Irene Sharaff).
Hiru BAFTA Sari ere irabazi zituen: Filma onena, Atzerritar aktore onena (Oskar Werner) eta Emakumezko aktore onena (Elizabeth Taylor).
Argumentua
aldatuGeorge (Richard Burton) unibertsitateko irakazle alkoholiko bat da eta Martha (Elizabeth Taylor) oso izaera txarreko emakume frustratu eta menperatzailea, Georgek lan egin eta Martharen aita zuzendaria den fakultatetik ardoz ongi mozkortu ondoren etxera iritsi berriak dira. Eraikinera ailegatu berri diren bikote bat (George Segal eta Sandy Dennis) heurekin azken zurrutada hartzera gondibatu dituzte. Orduan joko zital bati hasiera emango zaio. Benetazko zauriak eta ustezko sendaketei buruzko istorio batean bilakatuko delarik.
Aktoreak
aldatu- Elizabeth Taylor: Martha
- Richard Burton: George
- George Segal: Nick
- Sandy Dennis: Honey