Double Indemnity
Double Indemnity (euskaraz Ordain Bikoitza) 1944ko Billy Wilder austriar-estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Raymond Chandler eleberrigilearekin batera idatzitako film beltz bat da. 1943ko James M. Cain idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Fred MacMurray, Barbara Stanwyck eta Edward G. Robinson aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako zazpi izendapen jaso zituen: Film onenaren Oscar Saria (Paramount Pictures), Zuzendari onenaren Oscar Saria (Billy Wilder), Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Barbara Stanwyck), Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Billy Wilder eta Raymond Chandler), Argazkigintza onenaren Oscar Saria (John F. Seitz), Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Miklós Rózsa) eta Soinu onenaren Oscar Saria (Loren L. Ryder).
Argumentua aldatu
Walter Neff (Fred MacMurray) aseguru saltzaileak Phyllis Dietrichson (Barbara Stanwyck) "femme fatale" erakargarri eta ederra ezagutu, eta elkarrekin batera Phyllisen senarra erail eta haren diruaz jabetzeko egitasmoa burutuko dute. Baina aseguruetxeko Barton Keyes (Edward G. Robinson) ikertzailea tartean sartzean dena okertzen hasiko da.
Aktoreak aldatu
- Fred MacMurray: Walter Neff
- Barbara Stanwyck: Phyllis Dietrichson
- Edward G. Robinson: Barton Keyes
- Porter Hall: Jackson jauna
- Jean Heather: Lola Dietrichson
- Tom Powers: Dietrichson jauna
- Byron Barr: Nino Zachetti
- Richard Gaines: Edward S. Norton, Jr.
- Fortunio Bonanova: Sam Garlopis, kamioi gidaria
- John Philliber: Joe Peters, igogailuko langilea
Krediturik gabe
- Raymond Chandler: liburua irakurtzen dagoen gizona (kameoa), 16. minutua eta 12. segunduan.
- Bess Flowers: Nortonen idazkaria
- Betty Farrington: Nettie, Dietrichsonen neskamea
- Teala Loring: Pacific All-Risk Insurance aseguruetxeko telefonolaria
Kanpo estekak aldatu
- Double Indemnity filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)