The Heiress
The Heiress 1949ko filma da, William Wylerrek zuzendutako drama, Olivia de Havilland, Montgomery Clift eta Ralph Richardson aktoreek antzeztua. Ruth eta Augustus Goetz antzerkigileek bi urte lehenago moldatutako lan batean oinarritzen da; beronek Henry James idazlearen Washington Square eleberria hartu zuen abiapuntu.
Film honek lau Oscar irabazi zituen 1949an: emakume-antzezle onenari (Olivia de Havilland), musika onenari (Aaron Copland), zuzendaritza artistiko onenari eta jantzi-diseinu onenari. Estreinatu zenean (1949ko urrian), gainera, pelikulak harrera ona lortu zuen kritiko zein publikoaren aldetik.
Argumentua
aldatuXIX. mendearen erdia. Catherine Sloper mediku alargun aberats baten alaba gazte lotsatia da, gizonekin tratu handirik izan ez duena. Aitaren begietan alaba neska baldarra, motza eta herabea da, ezkontzeko aukera gutxi dituena. Hala ere, dantzaldi batean Morris Townsend gazte lerdena ezagutzen du, laster neska gorteiatuko duena.
Maitemindurik, neskak Morrisen ezkontzeko eskaintzari baietza ematen dio. Bere aitak, berriz, ez du begi onez ikusten ezkontza hori, Morrisek neskaren dirua besterik ez duela nahi uste sendoa duelako.
Morrisekin ezkontzeko, neskak bere aitaren baimenari eta herentziari uko egiten dio, eta etxetik ihes egin nahi du bere maitearekin. Honek, baina, azken momentuan atzera egin eta bakarrik utziko du.
Hamar urte geroago, neskaren aita hil ondoren, Morris Catherine aberatsarengana itzuliko da berriz, bere maitasuna berreskuratzeko. Neskak bere mendekua prestatzen du, eta oraingo honetan -Morrisi baietza eman ondoren- bera izango da mutil galanta kalean utziko duena.
Aktoreak
aldatu
|
|
Sari eta izendapenak
aldatu- Oscar sariak
- Emakumezko aktore onena (Olivia de Havilland)
- Zuzendaritza artistiko onena (John Meehan, Harry Horner, eta Emile Kuri)
- Jantzi-diseinu onena (Edith Head eta Gile Steele)
- Jatorrizko soinu banda onena (Aaron Copland)
- Bestelako batzuk
- Golden Globe Award for Best Actress (Olivia de Havilland)
- National Board of Review Award for Best Actor (Ralph Richardson)
- New York Film Critics Circle Award for Best Actress(Olivia de Havilland)
- Oscar sarietarako izendapenak
- Film onena
- Zuzendari onena
- Gizonezko bigarren mailako aktore onena (Ralph Richardson)
- Argazkigintza onena (Leo Tover)
- Bestelako batzuk
- Golden Globe Award for Best Supporting Actress (Miriam Hopkins)
- Golden Globe Award for Best Director
- Writers Guild of America Award
1996an Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuko liburutegiak betiko gordetzeko lana hautatu zuen.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) The Heiress IMDb atarian