Gentleman's Agreement

Gentleman's Agreement (euskaraz: «Jaunaren Adostasunaz») 1947ko Elia Kazan estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Laura Z. Hobson idazlearen Gentleman's Agreement eleberrian oinarritua dago. Gregory Peck, Dorothy McGuire, John Garfield, Celeste Holm, June Havoc eta Anne Revere aktoreek antzeztu zuten.

Gentleman's Agreement
Jatorria
Argitaratze-data1947
IzenburuaGentleman's Agreement eta 紳士協定
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa, lan literario batean oinarritutako filma eta social problem film (en) Itzuli
Iraupena118 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Deskribapena
OinarrituaGentleman's Agreement (en) Itzuli
Honen parte daNational Film Registry (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Connecticut eta New York
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Elia Kazan
Gidoigilea(k)Moss Hart
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaDarryl F. Zanuck
Konpainia ekoizlea20th Century Fox
EdizioaFred Sersen (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaAlfred Newman
Argazki-zuzendariaArthur Charles Miller
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNew York eta Connecticut
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0039416 Filmaffinity: 804275 Allocine: 38273 Rottentomatoes: m/gentlemans_agreement Allmovie: v19402 TCM: 76108 TV.com: movies/gentlemans-agreement Netlix: 537288Edit the value on Wikidata

Oscar Sarietarako zortzi izendapen bereganatu zituen eta hiru irabazi zituen: Film onenaren Oscar Saria (20th Century Fox, Darryl F. Zanuck, ekoizlea), Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Celeste Holm) eta Zuzendari onenaren Oscar Saria (Elia Kazan).

Urte honetan bertan, Crossfire (Su Gurutzatua) filmarekin zeukan antzekotasun handi zela eta, polemika ere egon zen, hartan antisemitismoa homofobiaz ordezkatu zen.

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

New Yorkeko egunkari liberal batean antisemitismoari buruzko artikulua idazten ari den idazle batek (Gregory Peck) bere burua jendaurrean eta 8 astez judutaz aurkeztea erabaki du. Bizipen hau oso baliagarria suertatuko zaio: garai hartako estatubatuar giro askotan juduekiko desatsegintasun edo ezinikusia bistaratuko baidu. Bere jatorri juduaren berri izatean lagun eta lankideek izango duten erreakzioa ere ikusi ahalko du.

Aktoreak aldatu

  Gregory Peck: Philip Schuyler Green   Anne Revere: Green andrea
  Dorothy McGuire: Kathy Lacey   June Havoc: Elaine Wales
  John Garfield: Dave Goldman   Albert Dekker: John Minify
  Celeste Holm: Anne Dettrey   Jane Wyatt: Jane

Gainontzekoak aldatu

Dean Stockwell Tommy Green
Nicholas Joy Craigie doktorea
Sam Jaffe Fred Lieberman irakaslea

Kanpo estekak aldatu