Isabelle Huppert

aktore frantziarra

Isabelle Anne Madeleine Huppert (izabɛl yˈpɛʁ ahoskatua; Paris, 1953ko martxoaren 16a) frantses antzezlea da. Lehenengo filmetan, gazte erakargarriaren papera jokatu zuen, esate baterako, Yves Boisseten Dupont Lajoie (1975) eta Bertrand Tavernierren Le Juge et l'Assassin (1976, Epailea eta hiltzailea) filmetan. Biktima pasiboaren irudia eman zuen hurrengo lanetan, La Dentellière (1977, Claude Goretta) filmean, adibidez. Violette Nozière (1978, Claude Chabrol) lana, berriz, patuaren kontra errebelatzen den emakumezkoaren istorioa da. Une horretatik aurrera, sarritan jokatu ditu pertsonaia gaiztoak, xalotasunaz mozorrotuta: Eaux profondes (1981, Michel Deville) eta Coup de torchon (1981, B. Tavernier ) lanetan, ninfomano hiltzailea izan zen. Hala ere, Claude Chabrolen zuzendaritzapean lortu du Huppertek goren maila: Une affaire de femmes (1988) filmean, abortuak egiten dituen emakumezko baten papera izan zuen. Madame Bovary (1991) ere Chabrolekin egin zuen, eta orobat La Cérémonie (1995). La Pianiste (2001, Michael Haneke) filma ere antzeztu zuen. César bat irabazi zuen azken film horretan egin zuen paperagatik.

Isabelle Huppert
Isabelle Huppert Cannes 2018.jpg
Epaimahaiko presidentea Cannesko Zinemaldian


Sean Penn - Tim Burton
Bizitza
JaiotzaParisko 16. barrutia1953ko martxoaren 16a (69 urte)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Familia
Ezkontidea(k)Ronald Chammah (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaGoi Mailako Antzezpen-Kontserbatorio Nazionala
Institut national des langues et civilisations orientales : errusiera
Conservatoire à rayonnement régional de Versailles (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
ingelesa
errusiera
italiera
Irakaslea(k)Jean-Laurent Cochet (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, antzerki aktorea eta zinema ekoizlea
Jasotako sariak
Nominazioak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
judaismoa

IMDB: nm0001376 Allocine: 947 Rottentomatoes: celebrity/isabelle_huppert Allmovie: p34067 TCM: 91063 Metacritic: person/isabelle-huppert TV.com: people/isabelle-huppert
Instagram: isabelle.huppert iTunes: 20307536 Last fm: Isabelle Huppert Musicbrainz: 43fea388-729a-463d-8069-b431fed97df6 Discogs: 320935 Edit the value on Wikidata

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Isabelle Huppert