Dangerous Liaisons
Dangerous Liaisons (euskaraz, Harreman arriskutsuak) 1988ko Stephen Frears ingeles zinema zuzendariaren estatubatuar filma da. Bertan aktoreok antzeztu zuten: Glenn Close John Malkovich, Michelle Pfeiffer, Keanu Reeves eta Uma Thurman. XVIII. mendeko Pierre Choderlos de Laclos frantziar idazlearen Les Liaisons dangereuses eleberriaren egokitzapena da.
Hainbat film eleberri horretan oinarrituta daude, adibidez Cruel Intentions (Sarah Michelle Gellar, Ryan Phillippe, Reese Witherspoon, Selma Blair) edo Valmont (Annette Bening, Colin Firth, Meg Tilly).
1988ko Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria, Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria eta Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria irabazi zituen, denera 7 Oscar Sarietarako izendatua ere egon zen, tartean Film onenaren Oscar Saria.
Argumentua
aldatuXVIII. mendea, gainbeheran dagoen Iraultza aurreko garaiko Frantzian noblezia eta jauntzoen arteko azpijoko eta grinak piztu dira. Merteuil-go markesa zital eta manipulatzailea (Glenn Close) bere maitaleak laga berri du, Cécile de Volanges (Uma Thurman) neska xalo eta birjinarekin ezkontzeko, hots, Merteuilgo markesaren lehengusu Madame de Volanges-en (Swoosie Kurtz) alabarekin. Aldi berean, Cécile de Volanges neska bere harpa irakasle gazteaz maiteminduta dago, Raphael Danceny zalduna (Keanu Reeves).
Markesak bere maitaleaz mendekatzeko asmoz antzinako maitale eta oraingo lagun Valmont bizkondeari (John Malkovich) Cécile gaztea maiteminarazi eta haren birjintasuna hausteko enkargua eman dio, horrela bere maitaleak emaztegaiaren birjintasun ezarengatik ezkontzea saihesteko. Valmont, paristar gizartean gonazale eta libertino ospea duen pertsonaia izaki, hasiera batean Merteuil markesa zitalaren eskaerari uko egin dio, Valmont beste emakume bat maitemintzen saiatzen ari baita, Madame de Tourvel (Michelle Pfeiffer), ezkondutako emakumea eta bere moral katoliko zorrotzaz aski ezaguna dena. Hortaz Merteuil markesak Valmot bizkondeari akordio bat proposatu dio: Madame de Tourvel bere egiten badu, Merteuil bera ere gau batez Valmontekin oheratuko da. Valmont bizkondea Madame de Tourvelekin oheratu dela frogatzeko, Valmontek bere maitalearen amodiozko gutun bat Merteuil markesari erakutsi behar dio.
Valmontek proposamena onartu du. Haren izebak, Madame de Rosmonde atsoak (Mildred Natwick), Valmont bizkondea bere udako etxaldera gonbidatu du; han, Valmontek Madame de Tourvel eta Cécile de Volanges topatuk ditu eta bi emakumeak maitemintzea lortu. De Tourvel Valmontez maitemindu, eta Merteuil markesaren aurrean Valmontez zerbait berezia sentitzen duela onartu du; horrek Merteuil markesaren bekaizkeria piztu du. De Merteuil markesak, Valmonten harropuzkeriaz baliatuz, Valmot bizkondea engainatu eta De Tourvel anderea laga dezan gonbentzitu du. Horren ondorioz, Madame de Tourvel gaixotu eta azkenean hil da, baina aurretik, Danceny zaldun gazteak —Cécile de Volanges neskaz maitemindua dago— duelu batean Valmont bizkondea hil du. Valmont bizkondea hiltzorian dagoela, Danceny gazteari gutun esanguratsu batzuk eman dizkio; horrela, Merteuilgo markes zitala gizartean gaizki ikusia izateaz gain, ostrazismoa eta bakardadean barneratu da.
Aktoreak
aldatu- Glenn Close, de Merteuil markesa
- Michelle Pfeiffer, Madame de Tourvel
- Swoosie Kurtz, Madame de Volanges
- Keanu Reeves, Raphaël Danceny zalduna
- Mildred Natwick, Madame de Rosemonde
- Uma Thurman, Cécile de Volanges
- Peter Capaldi, Azolan
Kanpo estekak
aldatu- Dangerous Liaisons filmaren iragarkia ikusgai (Ingelesez)
- Dangerous Liaisons filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)