Casino (filma)
Casino (euskaraz Kasinoa) 1995eko Martin Scorsese estatubatuar zinema zuzendariaren kriminal drama filma bat da. Nicholas Pileggi idazlearen izenburu berdineko Casino liburuan oinarritua dago. Robert De Niro, Sharon Stone eta Joe Pesci aktoreek antzeztu zuten.
Filma hau gaur egun arte Scorsese eta De Niroren ibilbide oparo eta luzean elkarrekin batera lan egin duten zortzigarrena da, gainontzekoak Mean Streets (1973), Taxi Driver (1976), New York, New York (1977), Raging Bull (1980), The King of Comedy (1983), Goodfellas (1990) eta Cape Fear (1991).
Emakumezko aktore onenaren Oscar Sariaren (Sharon Stone) izendapena jaso eta Emakumezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria - Drama (Sharon Stone) irabazi zuen.
Argumentua
aldatuSam Rothstein (Robert De Niro) Las Vegas hiriko apostu sustatzaile onena izanik mafiarentzat lan egin eta diru asko irabaz dezan lortu du, ondorioz Tangiers kasino berriaren zuzendari postua eskeini berri diote. Bertan, Ginger (Sharon Stone) ezagutuko du, hartaz maitemindu eta biek familia bat osatuko dute, Gingerrek Sam maite ez izan arren. Sam iraganeko adiskidea den Nicky Santoro (Joe Pesci) hura laguntzeko bidalia izan da eta hirira iritsi berri da, baina drogek eta Las Vegasen delituak burutzeko aukera amaigabeek Nickyk burua eta kontrola gal dezan ekarriko du. Nickyren portaerak eta Sam eta Gingerren arteko arazoek kasinoaren negozioa kaltetuz gain euren buruak arriskuan jarri eta erakundea nahiz bere kideak agerian utziko dituzte.
Aktoreak
aldatu- Robert De Niro: Sam "Ace" Rothstein
- Joe Pesci: Nicholas "Nicky" Santoro
- Sharon Stone: Ginger McKenna
- James Woods: Lester Diamond
- Frank Vincent: Frankie Marino
- Don Rickles: Billy Sherbert
- Pasquale Cajano: Remo Gaggi
- John Bloom: Donald "Don" Ward
- L.Q. Jones: Clark konderriko Pat Webb komisionatua
- Kevin Pollak: Philip Green
- Alan King: Andy Stone
- Bill Allison: John Nance
- Philip Suriano: Dominick Santoro
- Vinny Vella: Artie Piscano
- Joseph Rigano: Vincent Borelli
- Nobu Matsuhisa: K. K. Ichikawa
- Richard Riehle: Charlie "Clean Face" Clark
- Dick Smothers: Nevada estatuko Harrison Roberts senataria (aipatzezn denez, Harry Reiden oinarritua)
- Griffin Dunne: Barney Greenstein (ezabatutako eszena)
- Oscar Goodman: bere burua antzeztuz
- Frankie Avalon: bere burua antzeztuz
- Steve Allen: bere burua antzeztuz
- Jayne Meadows: bere burua antzeztuz
- Cole Dragone: Vincenten anaia
- Frank Cullotta: morroia
Kanpo estekak
aldatu- Casino filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)