From Here to Eternity
From Here to Eternity Fred Zinnemannek 1953an zuzendutako filma da James Jonesen izen bereko eleberrian oinarrituta.
Argumentua
aldatuOharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Prewitt soldadua (Montgomery Clift) 1941ean Hawaiiera lekualdatua da. Kapitain berriak boxeolari ona dela daki eta konpainiarako borroka dezala nahi du. Hala ere, Prewitt boxeo utzi du eta ezetz esan. Kapitainak traba egiteko aginduak eman dizkie menpekoei, Prewitten iritzia aldatzeko. Bitartean, Warden sarjentua (Burt Lancaster) eta kapitainaren emaztea (Deborah Kerr) harremanetan hasiko dira, azkena senarrarekin arazoak dituelako. Maggio (Frank Sinatra), Prewitten laguna, sarjentu batekin arazoak ditu, Prewitt armadaren klubeko zerbitzari batez maiteminduko duen bitartean. Azkenean, inork ezer badaki ere, japoniarrak Pearl Harbor bonbardatzekotan daude.
Pertsonaiak
aldatu- Burt Lancaster: Milton Warden lehenengo sarjentua
- Montgomery Clift: Robert E. Lee Prewitt soldadua
- Deborah Kerr: Karen Holmes
- Donna Reed: Alma 'Lorene' Burke
- Frank Sinatra: Angelo Maggio soldadua
- Philip Ober: Dana Holmes kapitaina
- Mickey Shaughnessy: Leva kaboa
- Harry Bellaver: Mazzioli soldadua
- Ernest Borgnine: James R. Judson sarjentua
- Jack Warden: Buckley kaboa
- John Dennis: Ike Galovitch sarjentua
- Merle Travis: Sal Anderson
- Tim Ryan: Pete Karelsen sarjentua
- Arthur Keegan: Treadwell
- Barbara Morrison: Mrs. Kipfer
- George Reeves: Maylon Stark sarjentua
- Claude Akins: 'Baldy' Dhom sarjentua
- Alvin Sargent: Nair
- Joseph Sargent: soldadua
- Robert J. Wilke: Henderson sarjentua
- Carleton Young: Ayres koronela