Frida
Frida Frida Kahlo pintore mexikarrarari buruzko filmea da. Frida Julie Taymor zuzendariak zuzenduriko luzemetraia da, 2002. urtean Miramax produktorak estreinatua. Hayde Herrerak Frida Khalori buruz idatzi zuen liburuan oinarrituta dago. Salma Hayek aktoreak gorpuztu zuen Frida eta Ventana Rosa bere produktorak ekoitzi zuen, Lions Gate Filmsekin batera. Sei Oscar saritarako izendatu zuten eta bi irabazi zituen: Makillaje onenaren saria eta Jatorrizko musika onenarena.
Frida | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2002 |
Jatorrizko izenburua | Frida |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak, Kanada eta Mexiko |
Banatze bidea | Eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Film biografikoa, film dramatikoa, LGBTeei buruzko filma eta liburu batean oinarritutako filma |
Iraupena | 123 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua |
Frida: A Biography of Frida Kahlo (en) ![]() |
Grabazio lekua(k) | Mexiko |
| |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Julie Taymor |
Gidoigilea(k) |
Clancy Sigal Gregory Nava Anna Thomas |
Antzezlea(k) | |
Alfred Molina (Diego Rivera) Geoffrey Rush (Leon Trotski) Ashley Judd (Tina Modotti) Mia Maestro Roger Rees (Guillermo Kalho (en) ![]() Diego Luna Edward Norton (Nelson Rockefeller) Antonio Banderas (David Alfaro Siqueiros) Margarita Sanz (Natalia Sedova (en) ![]() Patricia Reyes Spíndola Lila Downs Chavela Vargas (Santa Muerte (en) ![]() Valeria Golino (Guadalupe Marín (en) ![]() Omar Rodríguez-López (André Breton) Julian Sedgwick Didi Conn Saffron Burrows Elliot Goldenthal Benjamín Benítez Karine Plantadit Andrés Montiel | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea |
Salma Hayek Sarah Green |
Konpainia ekoizlea |
Lions Gate Entertainment Miramax Ventanarosa (en) ![]() |
Edizioa | Françoise Bonnot |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Elliot Goldenthal |
Argazki-zuzendaria | Rodrigo Prieto |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Mexiko Hiria |
Argumentu nagusia | Frida Kahloa |
Historia | |
[[National Board of Review: Top Ten Films (en) ]] Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria 75. Oscar Sariak Makillaje onenaren Oscar Saria 75. Oscar Sariak | |
Nominazioak |
Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 75. Oscar Sariak Salma Hayek Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria 75. Oscar Sariak Felipe Fernández del Paso (en) , Hania Robledo (en) Makillaje onenaren Oscar Saria 75. Oscar Sariak John E. Jackson (en) , Beatrice De Alba (en) Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria 75. Oscar Sariak Julie Weiss Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria 75. Oscar Sariak Elliot Goldenthal |
Kanpo estekak | |
miramax.com… | |
ArgumentuaAldatu
Frida Kahlo pintore mexikarraren bizitza kontatzen du. Pelikula Fridak 18 urte zituenean izan zuen autobus istripuan hasten da. Istripuaren ondorioak bizitza guztirako geratu zitzaizkion, eta behin eta berriro agertuko dira ondorio hauek filmean. Sendatzeko prozesuan Frida pintatzen hasiko da.
Frida Diego Rivera pintorearekin ezkonduko da eta bere harremanaren nondik norakoak azalduko dira filmean. Rivera behin baino gehiagotan egongo da beste emakume batzuekin eta Fridak ere bere sexualitatea modu askean biziko du. Bikotea Ameriketako Estatu Batuetara joango da, Los Angelesera. Bertan, Diego Nelson Rockerfellerrentzat mural bat margotzen hasiko da. Rockerfellerri ordea ez zaio Diegoren ikuspegi komunista gustatzen eta murala suntsitu egingo dute. Fridak aborto bat izango du bertan dela eta Mexikora itzultzea erabakiko du bere amaren heriotzaren berri izan ondoren.
Mexikora itzulikakoan bere ahizpa Cristina beraien etxera joango da bizitzera eta Fridak Diego bere ahizparekin oheratzen dela deskubrizean Diego utzi eta etxetik joango da. Bere unerik gogorrenetan Frida alkoholismoan erortzen da. Diegok Leon Trotskyi errusiar politikaria etxean hartzeko eskatuko dio Fridari, hau Mexikon erbesteratuta baitago. Trotski eta Fridak harreman labur baina sakon bat izango dute baina honen ondorioz Trotskik alde egin beharko du bere segurtasuna mantentzeko.
Diegok Frida eta Troskiren arteko harremanaren berri izatean Frida Parisera joango da. Bertan bere lanak ezagutarazteko saiakera egingo du. Mexikora itzultzean, Diegok dibortzioa eskatuko dio. Fridaren osasun egoerak okerrera egiten jarraitzen du eta hankako behatzak anputatu egiten dizkiote. Riverak berriro ere berarekin ezkontzeko eskatzen dio Fridari. Ezkondu eta berehala, hil egingo da bere bizitzako bakarkako bere lehen erakusketa inaguratu ondoren.
AktoreakAldatu
- Salma Hayek Frida Khaloren paperean
- Alfred Molina Diego Riveraren paperean
- Geofreey Molina Leon Trotskiren paperean
- Ashley Judd Tina Modottiren paperean
- Mia Maestro Cristina Kahloren paperean.
- Chavela Vargas “La Peleona”ren paperean
EgokitzapenaAldatu
Hayden Herreraren Frida: A Biography of Frida Kahlo liburuan oinarritutako filmea da. Clancy Sigal, Diane Lake, Gregory Nava, Anna Thomas eta Edward Nortonek egin zuten egokitzapena.
SariakAldatu
2002ko Oscar SariakAldatu
Kategoria | Izendapena | Emaitza |
---|---|---|
Emakumezko aktore onena | Salma Hayek | Ez |
Zuzendaritza Artistiko onena | Felipe Fernández del Paso
Hania Robledo |
Ez |
Jantzi Diseinu onena | Julie Weiss | Ez |
Abesti original onena | Julie Taymor
Elliot Goldenthal |
Ez |
Jatorrizko musika onena | Elliot Goldenthal | Bai |
Makillaje onena | John E. Jackson
Beatrice De Alba |
Bai |
2002ko Urreko GloboakAldatu
Kategoria | Izendapena | Emaitza |
---|---|---|
Emakumezko aktore onena | Salma Hayek | Ez |
Jatorrizko musika onena | Elliot Goldenthal | Bai |
2002ko BAFTA sariakAldatu
Izendapena | Kategoria | Emaitza |
---|---|---|
Emakumezko aktore onena | Salma Hayek | Ez |
Bigarren mailako aktore onena | Alfred Molina | Ez |
Jantzi diseinu onenarena | Julie Weiss | Ez |
Makillaje onenaren saria | Judy Chin Beatrice de Alba
John Jackson Regina Reyes |
Bai |