Wild (2014ko filma)
Wild (euskaraz Basati), 2014ko Jean-Marc Vallée kanadarrak zuzendutako drama eta abenturazko biografia film bat da. Cheryl Strayed estatubatuar idazlearen Wild: From Lost to Found on the Pacific Crest Trail (2012) liburu autobiografikoan oinarritua dago. Reese Witherspoon, Laura Dern eta Thomas Sadoski aktoreek antzeztu zuten.
Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Reese Witherspoon) eta Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Sariaren (Laura Dern) izendapenak jaso zituen.
Argumentua
aldatu1995eko ekaina, Minnesota, Cheryl Strayed (Reese Witherspoon) emakume gazte ezkondua asko maite zuen Bobbi (Laura Dern) ama minbiziaz zendu izanaren bizipen latzaren ostean lurjota gelditu eta depresioaz egotearen ondorioz bere samina arintzeko asmoz heroina erabili eta ezezagunekin sexua eduki eta oheratuko da, ondorioz Paul (Thomas Sadoski) senarra haregandik dibortziatuko da. Honela bada, Cherylek bere bizitzari zentzua bilatu asmoz eta aurrez inolako eskarmenturik izan gabe bakarkako ibilaldi luze bati ekitea erabakiko du, honetan Ozeano Bareko Mendilerroaren Ibilbidean barna 1.600 kilometroz jarraituz, Mojave basamortua zeharkatu eta Oregon eta Washington estatuak igaroz, bere burua berraurkitzen saiatuko da.
Aktoreak
aldatu- Reese Witherspoon: Cheryl Strayed
- Thomas Sadoski: Paul, Cherylen senar ohia
- Laura Dern: Bobbi Grey, Cherylen ama
- Keene McRae: Leif, Cherylen anaia
- Gaby Hoffmann: Aimee, Cherylen lagunik onena
- Michiel Huisman: Jonathan
- W. Earl Brown: Frank
- Jan Hoag: Annette
- Kevin Rankin: Greg
- Brian Van Holt: Rangerra
- Cliff De Young: Ed
- Mo McRae: Jimmy Carter
- Charles Baker: TJ
- Nick Eversman: Richie
- J.D. Evermore: Clint
- Randy Schulman: Terapeuta
- Cathryn de Prume: Stacey
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)