Everything Everywhere All at Once
Everything Everywhere All at Once (euskaraz: «Dena Edonon Aldi Berean») 2022ko Daniel Kwan eta Daniel Scheinert estatubatuar zinema zuzendarien komedia dramatiko absurdo filma da.
Zazpi Oscar Sari irabazi zituen: Film onena, Zuzendari onena, Emakumezko aktore onena (Michelle Yeoh), Taldeko emakumezko aktore onena (Jamie Lee Curtis), Taldeko gizonezko aktore onena (Ke Huy Quan), Jatorrizko gidoi onena eta Muntatze onena.[1]
Argumentua
aldatuTxinatik AEBetara joandako etorkina da Evelyn. Abentura basati batean murgilduko da nahitaez, eta, dirudienez, hark bakarrik salbatu dezake mundua. Multibertsoetan harrapatuta geldituko da, denboran zehar bidaiak egiten, eta askotariko pertsonaiak topatuko ditu.[2]
Aktoreak
aldatu- Michelle Yeoh : Evelyn Quan Wang
- Stephanie Hsu : Joy Wang / Jobu Tupaki
- Ke Huy Quan : Waymond Wang
- James Hong : Gong Gong
- Jamie Lee Curtis : Deirdre Beaubeirdre
- Txantiloi:Lien : Becky
- Jenny Slate : «Big Nose»
- Harry Shum Jr. : Chad
- Audrey Wasilewski : Alpha ofiziala
- Daniel Scheinert : barruti-zuzendaria (cameo)
- Randy Newman : Raccoonie (ahots-cameoa)
Erreferentziak
aldatu- ↑ «'Everything Everywhere All at Once'-k irabazi du Oscar sari nagusia» Berria 2023-03-13 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ «Dena batera, umore giroan» Berria 2022-05-28 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |