Reds
Reds (euskaraz Gorriak) 1981eko Warren Beatty estatubatuar zuzendari, ekoizle, gidoigile eta aktoreak zuzendu, ekoiztu, idatzi eta antzeztutako historia epika filma bat da. John Reed kazetariaren Ten Days that Shook the World (Mundua Astindu Zuten Hamar Egunak) liburuan oinarritua eta Errusiako Iraultzan girotua dago. Warren Beatty, Diane Keaton, Jack Nicholson eta Maureen Stapleton aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako hamabi izendapen jaso eta hiru irabazi zituen: Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Maureen Stapleton), Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Vittorio Storaro) eta Zuzendari onenaren Oscar Saria (Warren Beatty).
ArgumentuaAldatu
John Reed kazetaria (Warren Beatty) Kremlinen ehortzirik dagoen estatubatuar bakarra da. Bere bizialdian 1915eko AEB iskanbilatsuan bere pentsaera defendatzeko borrokatu zen ekintzailea izan zen. Louise Bryant (Diane Keaton) kazetariaz maitemindu zen, emakumearen emanzipazioaren alde eta idazle izateko borrokatu zen izaera biziko emakumea. Senarra laga ostean, Louise Reedekin bizitzen jarri eta ezkerreko ekintzaile intelektualen taldera batu zen. Halere, Reedek AEBak Lehen Mundu Gerra sar ez zitezen aldeko jarduera itzelak bikotean lehen desadostasunak sortu zituen...
AktoreakAldatu
Pertsonaia historikoakAldatu
- John Silas Reed: Warren Beatty
- Louise Bryant: Diane Keaton
- Max Forrester Eastman: Edward Herrmann
- Grigori Zinóviev: Jerzy Kosiński
- Eugene O'Neill: Jack Nicholson
- Emma Goldman: Maureen Stapleton
- Eleanor D. Wilson: Margaret Green Reed (ama)
- Leigh Curran: Ida Rauh
- Jane Heap: Nancy Duiguid
- Allan L. Benson: Dave King
- Vladimir Lenin: Roger Sloman
- Leon Trotsky: Stuart Richman
- Alexander Kerensky: Oleg Kerensky
- Overman senataria: John J. Hooker
- Karl Radek: Jan Triska
BestelakoakAldatu
- R.G. Armstrong: gobernuaren agentea
- Paul Sorvino: Louis Fraina
- Jerry Hardin: Harry
- Nicolas Coster: Paul Trullinger
- M. Emmet Walsh: elkarte liberaleko hizlaria
- Ian Wolfe: Partlow jauna
- Bessie Love: Partlow andrea
- George Plimpton: Horace Whigham
- Harry Ditson: Maurice Becker
- Kathryn Grody: Crystal Eastman
- Dolph Sweet: Big Bill Haywood
- Ramon Bieri: poliziaburua
- Gene Hackman: Pete Van Wherry
- Max Wright: Floyd Dell
- William Daniels: Julius Gerber
LekukoakAldatu
- Jacob Bailin
- Roger Nash Baldwin: ACLUren sortzailea
- John Ballato
- Harry Carlisle
- Kenneth Chamberlain
- Andrew Dasburg
- Tess Davis
- Isaac Don Levine
- Will Durant: filosofoa, historialaria eta idazlea
- Blanche Hays Fagen
- Hamilton Fish III: kongresista
- Dorothy Frooks: idazlea, argitaratzailea eta aktorea
- Hugo Gellert: ilustratzailea eta satirista
- Adele Gutman Nathan
- Emmanuel Herbert
- George Jessel: aktorea, abeslaria, parodiagilea eta ekoizlea
- Henry Miller: idazlea
- Arthur Mayer
- Scott Nearing: kontserbatzailea, bakezalea, hezitzailea eta idazlea
- Dora Russell: feminista eta ekintzaile aurrerakoia
- George Seldes: kazetaria eta kritikaria
- Art Shields
- Jessica Smith: argitaratzailea eta ekintzailea
- Adela Rogers St. Johns: idazlea eta eszenagilea
- Arne Swabeck: estatubatuar alderdi komunistako burua
- Bernadine Szold-Fritz
- Galina von Meck
- Will Weinstone
- Rebecca West: feminista eta idazlea
- Lucita Williams
Kanpo estekakAldatu
- Reds filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)