It Happened One Night
It Happened One Night 1934an Frank Caprak zuzendutako komedia erromantiko filma da, Samuel Hopkins Adamsen Night Bus eleberrian oinarrituta.
ArgumentuaAldatu
Ellie (Claudette Colbert) aita aberatsaren alaba bihurria da. Aitaren baimenarik gabe ezkondua, aitak ezkontza baliogabetu eta Miamira eramaten du. Elliek ihes egin eta New Yorkerako autobusa hartzen du, senarraren bila. Ibilbidean Peter Warne (Clark Gable) ezagutzen du, berari buruz artikulua idazten ari den kazetaria. Biek tratua ixten dute, batak ezer ez argitaratu senarra aurkitu arte eta besteak ihes ez egita. Baina, bien arteko amodioa haziko da.
Pertsonai nagusiakAldatu
Antzezle | Pertsonaia |
---|---|
Clark Gable | Peter Warne |
Claudette Colbert | Ellie Andrews |
Walter Connolly | Alexander Andrews |
Roscoe Karns | Oscar Shapeley, autobus bidaiaria |
Jameson Thomas | "King" Westley |
Alan Hale | Danker |
Arthur Hoyt | Zeke |
Blanche Friderici | Zekeren emaztea |
Charles C. Wilson | Joe Gordon |
SariakAldatu
Oscar Sarietan bost sari nagusiak lortu zituen, emaitza lortzeko lehendabiziko filma izanda: