La Vie en rose (filma)
La Vie en rose edota La Môme (euskaraz: «Bizitza Arrosaz» edota «Txantxangorria») 2007ko Olivier Dahan frantziar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako musikal biografia film bat da. Édith Piaf frantziar abeslari ospetsuaren bizitzan oinarritua dago. Marion Cotillard, Gérard Depardieu eta Sylvie Testud aktoreek antzeztu zuten.
Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Marion Cotillard) eta Makillaje onenaren Oscar Saria (Didier Lavergne eta Jan Archibald) irabazi zituen. Bestalde, lau BAFTA Sari, bost César Sari eta Urrezko Globo Sari bat ere irabazi zituen.
Sinopsia
aldatuÉdith Piaf (Marion Cotillard), ezizenez «Txantxangorri Kumea» (La Môme Piaf), frantziar abeslari ezagunaren bizitzako zatiak agertzen dira, bere haurtzaro eta gaztarotik hasi, eta bere garairik loriatsuena arte, bere adiskideak, poztasunak eta atsekabeak, bere bizitzako gertakari dramatikoenak, heriotza, eta abar.
Aktoreak
aldatu- Marion Cotillard: Édith Piaf
- Gérard Depardieu: Louis Leplée
- Sylvie Testud: Mômone (Simone Berteaut)
- Jean-Pierre Martins: Marcel Cerdan
- Emmanuelle Seigner: Titine
- Pascal Greggory: Louis Barrier
- Catherine Allégret: Louise Gassion
- Jean-Paul Rouve: Louis Gassion
- Clotilde Courau: Anetta Gassion
- Marie-Armelle Deguy: Marguerite Monnot
- Marc Barbé: Raymond Asso
- Caroline Raynaud: Ginou
- Denis Ménochet: Kazetaria Orlyn
- Pavlína Němcová: Estatubatuar kazetaria
- Harry Hadden-Paton: Doug Davis
- Caroline Sihol: Marlene Dietrich
- Pauline Burlet: Édith Piaf gaztea
Kanpo estekak
aldatu- La Vie en rose filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)