Fargo (filma)
- Artikulu hau 1996ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fargo (argipena)».
Fargo 1996an Joel Coen eta Ethan Coen anaiek zuzendu, ekoiztu eta idatzitako filma bat da. Protagonista nagusiak Frances McDormand, William H. Macy, Steve Buscemi, Harve Presnell eta Peter Stormare izan ziren. Filmak izenburua AEBko Ipar Dakota estatuko izen bereko Fargo hiriari zor dio, nahiz eta filmaren zati handiena Minnesota estatuan girotua egon.
Bestalde, filma zazpi Oscar Sarietarako izendatua egon zen, azkenik bi irabazi zituelarik: Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria eta Emakumezko aktore onenaren Oscar saria (Frances McDormand). BAFTA saria ere irabazi zuen, bai eta Canneseko Zinemaldiko zuzendari onenaren saria ere. 2006an National Film Registre filma bildumaren barnean erregistratua izan zen.
Argumentua
aldatu1987ko negua, Minneapolis. Jerry Lundegaard-ek (William H. Macy) dirua nola edo hala lortu beharrean da, horretarako bere emaztea bahitu eta Ipar Dakotako Fargo hirian harengatik erreskatea eskatuko duten bi gizon (Steve Buscemi eta Peter Stormare) kontratatuko ditu. Erreskatea Jerryren aitaginarrebari eskatuko diote, bere dirua edonor baino gehiago maite duen aberatsa (Harve Presnell). Helburua bahiketarengatik lortutako dirua Jerry eta bi bahitzaileen artean banatzearena da. Halere, gauzak ez zaizkie uste adina ongi aterako, tartean polizia bat eta bi pertsona hilik suetzatzen baitira. Marge Gunderson (Frances McDormand) kasu hau ikertu eta konpontzeko ardura duen polizia buruzagia da. Poliziak bere lana egin eta ikertzen dabilen einean, Jerryk arazo berriei aurre egin beharko die, tartean hark kontratatutako bahitzaileen mehatsuei aurre egitea.
Aktoreak
aldatu- Frances McDormand: Marge Gunderson
- William H. Macy: Jerry Lundegaard
- Steve Buscemi: Carl Showalter
- Harve Presnell: Wade Gustafson
- Peter Stormare: Gaear Grimsrud
- John Carroll Lynch: Norm Gunderson
- Kristin Rudrüd: Jean Lundegaard
Kanpo estekak
aldatu- Fargo filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)