Million Dollar Baby
Million Dollar Baby Clint Eastwoodek zuzendutako kirol drama filma da, besteak beste, 2004ko film onenaren Oscar irabazi zuena.
Paul Haggisek idatzi zuen gidoia, F.X. Tooleren istorioetan oinarrituta. Filmak 4 Oscar irabazi zituen: aipatutako film onenarena, zuzendari onenarena Clint Eastwoodentzat, emakumezko aktore onenarena Hillary Swankentzat eta taldeko gizonezko aktore onenarena Morgan Freemanentzat.
SinopsiaAldatu
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Filmean, Morgan Freeman lankide duen boxeo entrenatzaile zaharra da Clint Eastwood. Lehenaldiko garai ilunak garbitu nahian, Hilary Swank emakumezko boxeolari amateur gazteari profesional bihur dadin laguntzen saiatuko da. Amaieran, eutanasiaren gaia plazaratzen du zuzendariak.