On Golden Pond (euskaraz Urrezko Urmaelan) 1981eko Mark Rydell estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako drama filma bat da. 1979ko Ernest Thompson gidoigile eta antzerkigileak idatzitako izenburu berdineko On Golden Pond antzezlanaren egokitzapena burutu zuen. Katharine Hepburn, Henry Fonda, Jane Fonda, Doug McKeon eta Dabney Coleman aktoreek antzeztu zuten.

On Golden Pond
Jatorria
Argitaratze-data1982
IzenburuaOn Golden Pond
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dramatikoa eta film erromantikoa
Iraupena109 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)New Hampshire
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Mark Rydell
Gidoigilea(k)Ernest Thompson
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaBruce Gilbert
Konpainia ekoizleaITC Entertainment (en) Itzuli
[[Kategoria:ITC Entertainment (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaRobert L. Wolfe (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaDave Grusin
Argazki-zuzendariaBilly Williams
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNew Hampshire
Argumentu nagusiazahartzaroa eta familia disfuntzionala
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0082846 Filmaffinity: 339985 Allocine: 12454 Rottentomatoes: m/on_golden_pond Mojo: ongoldenpond Allmovie: v36229 TCM: 20343 Metacritic: movie/on-golden-pond TV.com: movies/on-golden-pond Netlix: 823169Edit the value on Wikidata

Filmak famili barneko belaundaldi ezberdinen arteko gorabehereak eta senideen arteko harremanen gaia jorratzen du. Bitxikeria gisa, filmean aita-alabaren papera antzeztu zuten, Henry eta Jane Fonda aktoreak benetazko bizitzan ere aita-alaba ziren, gainera Henry Fondaren azken filma ere izan zen, 1982an hil baitzen.

Oscar Sarietarako hamar izendapen jaso zituen, hiru irabaziz: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Henry Fonda), Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Katharine Hepburn) eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Ernest Thompson). Emakumezko aktore onenaren BAFTA Saria (Katharine Hepburn), Film onenaren Urrezko Globo Saria - Drama, Gizonezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria (Henry Fonda) eta Gidoi onenaren Urrezko Globo Saria (Ernest Thompson) ere irabazi zituen.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Norman eta Ethel Thayer (Henry Fonda eta Katharine Hepburn) urtero legez Golden Pond izeneko urmaelan dagoen etxean udako oporrak igaro ohi dituzten senar-emazte adinduak dira.

Haien alaba (Jane Fonda), bere senargai Billy (Dabney Coleman) eta senargaiaren semearekin (Doug McKeon) batera gurasoak bisitatuko ditu. Hasiera batean eelkarren arteko konfiantza eza nagusi den Norman eta Billyren arteko harremana piskanaka-piskanaka aldatuz joango da.

Chelsek betidanik bere gurasoekin harreman gatazkatsua izan du, baina Norman aita eta Billy senargaiaren arteko harremanak begiak irekiaraziko dizkio.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu