Gone with the Wind
Gone with the Wind (euskaraz, Haizearekin joana) 1939an Victor Flemingek zuzendutako filma da, Margaret Mitchellen 1936ko izen bereko eleberrian oinarritua. Estatu Batuetako hegoaldean Gerra Zibilaren garaietan kokatuta dago eta Vivien Leigh, Clark Gable, Leslie Howard eta Olivia de Havilland aktore nagusiak ditu.
Argumentua
aldatuXIX. mendeko erdialdean, Scarlett O'Hara (Vivien Leigh) gazte alditsu eta ederra Estatu Batuetako hegoaldeko etxaleku esklabistan bizi da. Ashley Wilkes (Leslie Howard) maite duen arren, ezin du bere maitasuna bete, hura Melanie Hamilton (Olivia de Havilland) bere lehengusuaren senargaia baita.
Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila hastekotan dago eta gazteak parte hartzeko irrikitan daude, Rhett Butler (Clark Gable) izan ezik, bere irabazian soilik pentsatzen duen gizon xarmangarria. Butler Scarlettez maitemindu da Ashleyen etxalekuan egindako jai batean: ez du etsi behar, Scarletten amodioa lortu arte, Scarlettek Ashleyrekin itsututa dagoen arren.
Pertsonaiak
aldatuVivien Leigh: Scarlett O'Hara | |
Clark Gable: Rhett Butler | |
Leslie Howard: Ashley Wilkes | |
Olivia de Havilland: Melanie Hamilton |
- Hattie McDaniel: Mammy
- Thomas Mitchell: Gerald O'Hara
- Barbara O'Neil: Ellen O'Hara
- Evelyn Keyes: Suellen O'Hara
- Ann Rutherford: Carreen O'Hara
- Butterfly McQueen: Prissy
- George Reeves: Stuart Tarleton
- Fred Crane: Brent Tarleton
- Oscar Polk: Pork
- Victor Jory: Jonas Wilkerson
- Everett Brown: Big Sam
- Howard C. Hickman: John Wilkes
- Alicia Rhett: India Wilkes
- Rand Brooks: Charles Hamilton
- Carroll Nye: Frank Kennedy
- Marcella Martin: Cathleen Calvert
- Laura Hope Crews: izeba Pittypat Hamilton
- Eddie Anderson: osaba Peter
- Harry Davenport: Meade doktorea
- Leona Roberts: Meade andrea
- Jane Darwell: Dolly Merriwether
- Ward Bond: Tom sarjentua
- Paul Hurst: Yankee Desertorea
- Cammie King: Bonnie Blue Butler
- Ona Munson: Belle Watling
- Eric Linden: Ebakia
- Cliff Edwards: Soldadua
Sariak
aldatuFilmak hamar Oscar irabazi zituen, bere garaian inork lortu ez zuen errekorra: filmik onena, aktorerik onena (Vivien Leigh), zuzendaririk onena (Victor Fleming), bigarren mailako aktorerik onena (Hattie McDaniel), arte zuzendaririk onena, argazkigintzarik onena...