Ireki menu nagusia

Ordinary People (euskaraz Jende Arrunta) 1980ko Robert Redford estatubatuar zinema zuzendari eta aktoreak zuzendutako drama filma bat da. Judith Guest idazlearen izenburu berdineko Ordinary People eleberrian oinarritua dago. Donald Sutherland, Mary Tyler Moore, Judd Hirsch eta Timothy Hutton aktoreek antzeztu zuten.

Ordinary People
Jatorria
Argitaratze-data 1980
Jatorrizko izenburua Ordinary People
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa film dramatikoa, lan literario batean oinarritutako filma eta drama
Iraupena 119 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua Ordinary People Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Robert Redford
Gidoigilea(k) Alvin Sargent
Judith Guest Itzuli
Nancy Dowd Itzuli

[[Kategoria:Judith Guest Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Nancy Dowd Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Donald Sutherland
Mary Tyler Moore
Timothy Hutton
Judd Hirsch
Elizabeth McGovern
M. Emmet Walsh
Dinah Manoff
Fredric Lehne
Adam Baldwin
James Sikking
Basil Hoffman
Quinn Redeker







[[Kategoria:Fredric Lehne Itzuli antzeztutako filmak]]


[[Kategoria:Basil Hoffman Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Quinn Redeker Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Ronald L. Schwary Itzuli
[[Kategoria:Ronald L. Schwary Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizlea Paramount Pictures
Edizioa Jeff Kanew Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Marvin Hamlisch
Argazki-zuzendaria John Bailey
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Illinois
Argumentu nagusia familia disfuntzionala
Historia
Jasotako sariak Film onenaren Oscar Saria
53rd Academy Awards

Zuzendari onenaren Oscar Saria
53rd Academy Awards

Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
53rd Academy Awards

Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria
53rd Academy Awards
Nominazioak Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
53rd Academy Awards

Timothy Hutton

Zuzendari onenaren Oscar Saria
53rd Academy Awards

Robert Redford

Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria
53rd Academy Awards

Alvin Sargent

Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria
53rd Academy Awards

Mary Tyler Moore

Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria
53rd Academy Awards

Judd Hirsch

Film onenaren Oscar Saria
53rd Academy Awards

Ronald L. Schwary
Kanpo loturak

Oscar Sarietarako sei izendapen jaso zituen, lau irabaziz: Film onenaren Oscar Saria, Zuzendari onenaren Oscar Saria (Robert Redford), Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Alvin Sargent) eta Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Timothy Hutton). Bost Urrezko Globo Sari ere irabazi zituen.

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Jarrettarrak itxuraz alai bizi diren erdi mailako senitartea osatzen dute. Aitak (Donald Sutherland) soldata ona irabazi eta amak (Mary Tyler Moore) etxeko lanak egiten ditu. Baina gauzak ez dira diruditenak eta guztiaren atzean drama bat dago.

Conrad (Timothy Hutton) seme nerabeak Michigan aintziran jazotako txalupa istripu batean bere anaia nagusiari (Scott Doebler) bizirautearen erruduntasun sentipena du. Bere buruaz beste egiten saiatu ondoren, ospitaletik ateratzean psikiatra batengana joatea erabakiko du. Baina sentipena ez da desagertuko eta amarekin harreman txarra izanik, familian arazoak sortuko dira.

Beth amak aldiz, istripua jazo aurreko portaeratik guztiz ezberdina eta hotza du, hil berri den seme nagusia bere gogokoena zenez, seme txikiari babesa erakustea zail egiten baitzaio, aita berriz alai egoten eta familia batuta mantentzen saiatuko da.

Halere, Conradek neska bat ezagutu (Elizabeth McGovern) eta elkarrekin ateratzen hasten direnean gauzak aldatu egingo dira.

AktoreakAldatu

Kanpo estekakAldatu