Pride & Prejudice (2005eko filma)
Pride & Prejudice (euskaraz: Harrotasuna eta aurrejuzguak) 2005eko britainiar film erromatikoa da, Joe Wright zinemagileak zuzendutakoa. Jane Austenek 1813ean idatzitako Harrotasuna eta aurrejuzkuak eleberriaren egokitzapena da. Keira Knightley (Elizabeth Bennet) eta Matthew Macfadyen (Mr Darcy) izan ziren aktore nagusiak.
ArgumentuaAldatu
Filma XVIII. mendearen amaieran dago girotua, Ingalaterrako herri batean. Bennet andreak obsesio bakarra du: bere bost alabak ongi ezkontzea. Bingley jauna, ezkongabe aberatsa, eta haren lagun sofistikatuak, hurbileko etxandi batera etorriko dira uda pasatzera. Horren berri izan orduko, Benet ahizpak gogoberotuko dira senargaia aurkitzeko itxaropenarekin. Ongietorri dantzaldian, Elizabeth Bennetek Darcy jauna ezagutuko du. Baina, itxura onekoa eta dotorea izateaz gainera, hantuste eta harroputza irudituko zaio Elizabethi.[1]
AktoreakAldatu
- Keira Knightley (Elizabeth Bennet)
- Matthew Macfadyen (Fitzwilliam Darcy)
- Rosamund Pike (Jane Bennet)
- Jena Malone (Lydia Bennet)
- Carey Mulligan (Catherine "Kitty" Bennet)
- Talulah Riley (Mary Bennet)
- Donald Sutherland (Bennet jauna)
- Brenda Blethyn (Bennet andrea)
- Claudie Blakley (Charlotte Lucas)
- Simon Woods (Charles Bingley)
- Kelly Reilly (Caroline Bingley)
- Rupert Friend (George Wickham)
- Tom Hollander (William Collins)
- Judi Dench (Lady Catherine de Bourgh)
- Rosamund Stephen (Anne de Bourgh)
- Cornelius Booth (Fitzwilliam koronela)
- Penelope Wilton (Gardiner andrea)
- Peter Wight (Gardiner andrea)
- Meg Wynn Owen (Reynolds andrea)
- Tamzin Merchant (Georgiana Darcy)
- Sinead Matthews (Betsy)
ErreferentziakAldatu
- ↑ Orgullo y prejuicio. filmaffinity.com (Noiz kontsultatua: 2018-10-1).