Network (1976ko filma)
Network, 1976ko Sidney Lumet estatubatuar zinema zuzendariaren satira komedia film bat da. Faye Dunaway, William Holden, Peter Finch, Robert Duvall, Wesley Addy, Ned Beatty eta Beatrice Straight aktoreek antzeztu zuten.
Gaurkotasun handiko gaia jorratzen du: Telebistaren boterea eta eraginaren analisia da, arrakastak eta audientzia errekorrek beren diktadura ezartzen duten mundu lehiakor eta gupidagabea.
Lau Oscar Sari irabazi zituen: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Peter Finch), Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Faye Dunaway), Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Beatrice Straight) eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Paddy Chayefsky).
Argumentua
aldatuHoward Beale (Peter Finch) albistegietako aurkezle beteranoa bere saioak audientzia maila baxua duenez kaleratua izango da. Halere, telebista katea laga aurretik, ezusteko erreakzio batez, kamaren aurrean bere buruaz beste egingo duela iragarriko du, zuzenekoan bere buruari tiro emanez. Inongo aurrekaririk gabeko gertakari honek telebista ikusle nahiz Howarden lankideen artean harridura eta ikusmin handia piztuko du.
Aktoreak
aldatu- Faye Dunaway: Diana Christensen
- William Holden: Max Schumacher
- Peter Finch: Howard Beale
- Robert Duvall: Frank Hackett
- Wesley Addy: Nelson Chaney
- Ned Beatty: Arthur Jensen
- Beatrice Straight: Louise Schumacher
- Jordan Charney: Harry Hunter
- William Prince: Edward Ruddy
- Lane Smith: Robert McDonough
- Marlene Warfield: Laureen Hobbs
- Conchata Ferrell: Barbara Schlesinger
- Carolyn Krigbaum: Max'en idazkaria
- Arthur Burgha: Caroline Schumacher
- Darryl Hickman: Bill Herrona
- Lee Richardson: Narratzailea (ahotsa)
- Lance Henriksen: Networkeko abokatua (krediturik gabe)
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)