The Rose Tattoo (filma)
The Rose Tattoo 1955eko Daniel Mann estatubatuar zinema zuzendariaren komedia dramatiko film bat da. Tennessee Williams antzerkigilearen izenburu berdineko antzezlanean oinarritua dago. Anna Magnani, Burt Lancaster, Marisa Pavan eta Jo Van Fleet aktoreek antzeztu zuten.
ArgumentuaAldatu
Serafina Delle Rose (Anna Magnani), AEBetako Hegoaldean bizi den siziliar jatorriko emakume grinatsua, bere senar hilaren oroitzarako bizi da. Baina egun batean kamioilari zakar bat (Burt Lancaster) ezagutzeak bizitza aldatzen dio.
AktoreakAldatu
- Anna Magnani: Serafina Delle Rose
- Burt Lancaster: Alvaro Mangiacavallo
- Marisa Pavan: Rosa Delle Rose
- Ben Cooper: Jack Hunter marinela
- Virginia Grey: Estelle Hohengarten
- Jo Van Fleet: Bessie
- Sandro Giglio: Aita De Leo
- Mimi Aguglia: Assunta
- Florence Sundstrom: Flora
Kanpo estekakAldatu
- The Rose Tattoo filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)