They Shoot Horses, Don't They?
They Shoot Horses, Don't They? (euskaraz Zaldiak Tirokatzen Dituzte, ezta?) 1969ko Sydney Pollack estatubatuar zinema zuzendariaren drama film bat da. Horace McCoy idazlearen izenburu berdineko They Shoot Horses, Don't They? eleberrian oinarritua dago. Jane Fonda, Michael Sarrazin eta Gig Young aktoreek antzeztu zuten.
Bederatzi Oscar Sarietarako izendapen jaso zituen, bost BAFTA Sarien izenapenak eta bost Urrezko Globo Sarien izendapenak ere. Azkenean, Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Gig Young), Taldeko emakumezko aktore onenaren BAFTA Saria (Susannah York) eta Taldeko gizonezko aktore onenaren Urrezko Globo Saria (Gig Young) irabazi zuen.
Filmaren izenburu bitxia eta istorioaren garapena bera amaierako eszenan Gloriak eskatutako graziazko tiroan amaitzen dira, jada etsitua eta oso ahul baidago. Roberti arma eman eta honek poliziaren galdeketan soilik honakoa erantzuten duelarik: "Zaldiak tirokatzen dituzte, ezta?".
Argumentua
aldatuAEBak, Depresio Handiaren garaian gau eta egunez bikoteak etengabe dantzatu ohi zuten txapelketak ospatu ohi ziren, atsedenak urriak eta oso laburrak zirelarik. Denbora gehien dantzatzen irauten zuen bikoteak irabazten zuen, diru-saria bereganatuz. Gloria (Jane Fonda) eta Robert (Michael Sarrazin) lehiaketa horietako batean elkar ezagutuko dira, eta berehala jatekorik ez dutenez etsiturik, dantza bikotea osatzea erabakiko dute. Dantzatzen duten bitartean gutxienez jan egiten dute, eta gainera irabazi ezkero baita sariaren dirua poltsikoratu ere.
Aktoreak
aldatu- Jane Fonda: Gloria Beatty
- Michael Sarrazin: Robert Syverton
- Susannah York: Alice LeBlanc
- Gig Young: Rocky
- Red Buttons: Harry Kline
- Bonnie Bedelia: Ruby
- Bruce Dern: James
- Allyn Ann McLerie: Shirley
- Robert Fields: Joel Girard
- Michael Conrad: Rollo
- Al Lewis: Turkey
- Madge Kennedy: Laydon andrea