Emmy Hennings (Emma Maria Cordsen jaioa; Flensburg, Alemania, 1885eko urtarrilaren 17a- † Sorengo, Suitza, 1948ko abuztuaren 10a) alemaniar artista eta poeta izan zen. Cabaret Voltaire sortzaileetako bat izan zen.

Emmy Hennings

Bizitza
JaiotzaFlensburg1885eko urtarrilaren 17a
Herrialdea Alemania
HeriotzaSorengo1948ko abuztuaren 10a (63 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Hugo Ball
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, aktorea, cabaret performer (en) Itzuli, editorea, abeslaria eta chansonnier (en) Itzuli
Mugimenduadadaismoa
Izengoitia(k)Charlotte Leander

Musicbrainz: 8380d084-59b4-42de-ba86-955c0178f1db Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Gazte ezkondu zen Wilhem Vio ibiltariarekin, eta alabatxoa ere izan zuten, Anne Marie. Viorekin ezagutu zituen lehenengo kabaretak, taberna zuloak eta kasinoak. Goseak jota, prostituta ere aritu zen. Bremen hirian ohartu zen, baina, sexua salduz antzerki enpresari, zuzendari eta kritikarien mesedeak lor zitzakeela. Lur jota zegoenean, elizetara jotzen zuen, beirateetako santuak marraztera, hondo beltz eta sakonetik azaleratzeko asmoz. 1910ean, Koloniara joan zen, eta John Hoexter poeta homosexual, judu eta suizida ezagutu zuen. Haren bitartez, morfina, opioa eta eterra ere probatu zituen, droga saltzailea baitzen. Hoexterrek, halaber, mugimendu espresionistan murgildu zuen. Hala, garai hartako izen handiekin erlazionatu zen; tartean, D'Annunzio, Marinetti eta Cocteaurekin. Gero, Munichen eta Berlinen, garai txarrak bizi izan zituen, baina ragtime erritmoekin ere zoratu zen, eta panpinak eraikitzen zituen emakume batekin maitemindu zen. Azkenik, 1914an, Hugo Ball ezagutu zuen, Municheko "Simplicissimus kabaret" ezagunean. Laster, abentura dadaista hasiko zuten elkarrekin, Zurichen, Lehen Mundu Gerrarekin batera. Antzerki dadaistako aktore guztiak ezagutu zituen bertatik bertara, Janco, Richard Huelsenbeck, Hans Arp eta Tristan Tzara, besteak beste —Tzararen eta Henningsen artean sekula askatu ez zen tentsio sexual nabarmena tenkatu zen—. Arte eta gizarte burgesaren kontrako mugimendu berritzailean ere gizonezkoak nagusitu ziren, eta haien arteko norgehiagokak ere piztu ziren; esaterako, Ball, Huelsenbeck eta Tzararen arteko liskarra dada izena nork asmatu zuen argitzeko. Bada, Henningsek asmatu zuen dada hitza. Ballekin erabiltzen zuen etxeko kode bat zen: kalera atera nahi zuenean, «dada» esaten zion senarrari haur baten ahoskera erabiliz, da-k han esan nahi baitu alemanez.[1]

63 urterekin hil zen, Luganon, alaba eta ilobak ondoan zituela. Ballen ondoan lurperatu zuten. Hiletara ez zen dadaista bakar bat ere agertu.[1]

Lanak aldatu

  • Die letzte Freude. Gedichte (Der jüngste Tag 5). Wolff, Leipzig 1913.
  • Gefängnis. Roman. Reiß, Berlin 1919.
  • Das Brandmal. Ein Tagebuch. Reiß, Berlin 1920.
  • Helle Nacht. Gedichte. Reiß, Berlin 1922.
  • Das ewige Lied. Reiß, Berlin 1923.
  • Der Gang zur Liebe. Ein Buch von Städten, Kirchen und Heiligen. Kösel & Pustet, Munich 1926.
  • Hugo Ball. Sein Leben in Briefen und Gedichten. Mit einem Vorwort von Hermann Hesse. Fischer, Berlin 1930.
  • Hugo Balls Weg zu Gott. Ein Buch der Erinnerung... Kösel & Pustet, Munich 1931.
  • Die Geburt Jesu. Für Kinder erzählt. Glock, Nurenberg 1932.
  • Blume und Flamme. Geschichte einer Jugend. Benziger, Einsiedeln/Kolonia 1938.
  • Der Kranz. Gedichte. Benziger, Einsiedeln/Kolonia 1939.
  • Das flüchtige Spiel. Wege und Umwege einer Frau. Benziger, Einsiedeln/Kolonia 1940.
  • Märchen am Kamin. Benziger, Einsiedeln/Kolonia 1943.
  • Das irdische Paradies und andere Legenden. Stocker, Luzerna 1945.
  • Ruf und Echo. Mein Leben mit Hugo Ball. Benziger, Einsiedeln/Zürich/Kolonia 1953.
  • Briefe an Hermann Hesse. Hrsg. von Annemarie Schütt-Hennings. Suhrkamp, Frankfurt am Main 1956.
  • Geliebtes Tessin. Die Arche, Zürich 1976.
  • Weihnachtsfreude. Erzählungen. Die Arche, Zürich 1976.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Azpitarte, Julen. (2018-12-02). «Dada aingerua» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.