Ireki menu nagusia

Jean Etxepare Landerretxe

euskal idazlea

Jean Etxepare Landerretxe (Jatsu, Nafarroa Beherea, 1937ko urriaren 31 - Hazparne, Lapurdi, 1961eko abuztuaren 10a), "Jean Etxepare gaztea" gisa eta "John de Cize", "Ihizgorri", "Don Xixtu" ezizenez ere ezaguna, euskal idazlea izan zen. Artikulugile izan zen batez ere Etxepare.

Jean Etxepare Landerretxe
Jean Etxepare Landerretxe.jpg
Bizitza
Jaiotza Jatsu1937ko urriaren 31
Herrialdea  Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Heriotza Hazparne1961eko abuztuaren 10a (23 urte)
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Literaturaren Zubitegiko fitxa 356

BizitzaAldatu

Baionako Teknika eskolan ikasi zuen eta berehala hasi zen kontulari lanetan. Lehenengo idazlanak 1957an argitaratu zituen Gazte aldizkarian. Geroztik, han eta Herria, Gure Herria eta Pan-pin aldizkarietan ipuinak argitaratu zituen, haurrentzat eta helduentzat idatziak. 1959an Euskal-Kulturaren-Alde erakundek antolatutako ipuin lehiaketa irabazi zuen. Arno Xuria izeneko antzerkia idatzi zuen, eta Pagnolen eta Txekhoven lan batzuk egokitu zituen euskarara. Hogeita lau urte zituela hil zen. Hil ondoren, 1963an, aldizkarietako idazlanak bildu eta argitaratu zizkioten Mendekoste Gereziak eta beste izenburuarekin. 1991n bilduma hori, osatua, berrargitaratu egin da.

LanakAldatu

Kanpo loturakAldatu

ErreferentziakAldatu