Eider Perez

Aktorea, idazlea, aurkezlea, bertsozalea

Eider Perez Martinez (Trintxerpe, Pasaia, Gipuzkoa, 1995ko abuztuaren 10a) aktorea, idazlea, bertsozalea eta aurkezlea da.[1]

Eider Perez

Bizitza
JaiotzaTrintxerpe1995eko abuztuaren 10a (28 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, idazlea, aurkezlea eta hitz esana egiten duen artista

Biografia aldatu

Euskal Filologia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Gasteizen.[2]

Lan ibilbidea aldatu

Hainbat testu argitaratu ditu Lekore aldizkarian, Txakur Gorria sormen kolektiboaren talde-lanetan eta zenbait literatur sariketen bildumetan. Hitzen Uberan literatur webguneko sinaduren atalean eta Oarsoaldeko HITZAn kolaboratu du, eta Izotzetan islatuak: euskal idazle gazteen bilduma (Liberoamerika, 2020) antologian hartu du parte. 2016. urtean Autobiographikal poesia errezitaldi dramatizatua sortu zuen Ane Garciarekin batera, eta lan harekin plazaz plaza ia lau urtez aritu ostean, Andre eta jabe euskal emakume poeten ibilbideari buruzko ikuskizuna egiten jarraitu zuen Leire Etxezarreta musikariarekin elkarlanean. Aurkezle eta gidoigile lanetan aritu izan da hainbat proiektutan eta Mintzola Ahozko Lantegiak egiten dituen Sormen Egonaldietan egin du lan azken bost urteetan.[3]

Antzerkia ikasten hasi zen Zurriola Antzerki Eskolan hamabost urte zituela, eta prestakuntzaz prestakuntza jarraitzen du.[4]

Euskal Ikasketetan graduatua da eta 2018. urteaz geroztik Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko langilea.

Telebista aldatu

2018an hasi zen telebistan lanean lehen aldiz, eta 26 igandez jardun zuen Hitzetik Hortzera bertsoei buruzko saioak aurkezten.[1]Bertso zaletasuna ez zetorkion etxetik baina kantu asko entzun eta ikasi zituen etxean, geroago Lezoko (Gipuzkoa) bertso eskolara hurbildu zen. 17 urte zituela bertso udalekuetara joan zen, laguntzaile gisa. Hitzetik Hortzera programa aurkezteko proposamena egin ziotenean, baiezkoa eman zuen. Hitzetik Hortzerako ekipoak Txakur Gorria Sormen Kolektiboarekin elkarlanean egin izan du programa.

Hitzetik hortzera Bertsozale Elkartearen adarretako bat da, ETBrekin elkarlanean aritzen dena, eta saioetan grabatzen den guztia Euskal Herriko Bertsozale Elkartearentzako materiala da.

Hitz esana aldatu

2016tik aurrera, Ane Garciarekin aritu da hitz esaneko proiektuetan, 2022tik Mejillon Tigre izena hartuz eta Eider Adeletx goitizena erabiliz.[5] [6]

Argitalpenak aldatu

  • Alamedako dantzaldia. Eider Perez “Adeletx” eta Sra Polaroiska.[7][8]

Sariak aldatu

  • 2017an Bergarako Jardun euskara elkarteak Amodiozko Gutun Lehiaketan 1. saria eskuratu zuen.[9]
  • 2022an Etxepare Saria irabazi zuen.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Urkizu, Urtzi. ««Saioa sortu zenean ez nintzen jaioa: jakin-mina dut duela 30 urteko irudiekin»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).
  2. SLU, Herritar Berri. (2019-11-21). «EIDER PEREZ» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).
  3. Kultura, Donostia. «Andre eta Jabe, Eider Pérez & Leire Etxezarreta» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).
  4. «Eider Pérez: 'beti diot baietz!'» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).
  5. «Mejillon Tigre kolektiboa | Tabakalera» www.tabakalera.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-06).
  6. (Gaztelaniaz) Satrustegi, Iñigo. (2022-11-29). «'Hitz esana' emanaldia prestatu dute Eider Adeletxek eta Ane Zubeldiak» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-04-06).
  7. «Eztena 2021 - “Alamedako dantzaldia” LIBURUAREN AURKEZPENA. Eider Perez “Adeletx” eta Sra Polaroiska | bibe | bibe.me» bibe.me (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).
  8. Barandiaran, Ane Insausti. ««Dantzak oso ondo islatzen du politikoa den hori»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).
  9. «Uberan - Euskal Idazleen Elkartea - Eider Perez: "Sari bat irabaztea beti da pozgarria"» uberan.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-19).

Kanpo estekak aldatu