Ireki menu nagusia

Daniel Argote (Baiona, 1910eko uztailaren 21a - Ortheze, 1944ko abuztuaren 10a) lapurtar irakaslea izan zen.

Daniel Argote
Bizitza
Jaiotza Baiona1910eko uztailaren  21a
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza Ortheze1944ko abuztuaren  10a (34 urte)
Jarduerak
Jarduerak irakaslea eta French Resistance fighterra Itzuli

BiografiaAldatu

1927 eta 1930 artean Leskarreko lehen mailako eskolan hasi zen. Gero, urtebete bat eman zuen Saran. Armadan izan ondoren, 1934an Bankan eta Arrosan lan egin zuen. Ordurako jada masoi-logietan zebilen, bai jaioterriko La Zélée Logia eta baita Espartako Logian ere. Espainiako Gerra Zibila hastean, Hego Euskal Herriko ume-errefuxiatuak babestu zituen Baiona inguruko txaletetan: 'Bon Air', 'Chabiague' eta 'Lilinita' Biarritzen, 'Erretegia' Bidarten, 'Chantana' Ustaritzen, eta abar.[1]

1939an mobilizatua, hurrengo urtean Alsazian atxilotua izan zen. 1941ean, hamahiru hilabete preso izan ondoren, askatu zuten. Sallespisseko irakasle zela[2], alde okupatua eta alde librearen arteko pasabidean lagundu zuen. 1944an, Orthezen Armada Sekretua erresistentzia-elkartearen buruzagietako bat zela, segada batean erori zen.

Egun Baionan bere izena daraman karrika bat badago.

ErreferentziakAldatu

  1.   Crouzet, Jean (1990) Jean Curutchet ed. Bayonne entre l'équerre et le compas III Baiona: éditions Harriet 192-193 or. ISBN 2 904 348 387 .
  2.   «Hommage à Daniel Argote» Sud-Ouest 2011/05/03 .


  Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.