Kathleen Ollerenshaw

Ingelez matemarikaria

Kathleen Mary Timpson Stops (Manchester, 1912ko urriaren 1a - Didsbury, 2014ko abuztuaren 10a), Kathleen Ollerenshaw, matematikari, politikari eta hezitzaile britainiarra izan zen.[1]

Kathleen Ollerenshaw

High Sheriff of Greater Manchester (en) Itzuli

1978 - 1979
Institute of Mathematics and its Applications (en) Itzuli lehendakari

1978 - 1979
Philip Edinburgokoa - Sam Edwards
77. Lord Mayor of Manchester (en) Itzuli

1975 - 1976
Frederick Balcombe (en) Itzuli - Kenneth Franklin (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaManchester1912ko urriaren 1a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaDidsbury2014ko abuztuaren 10a (101 urte)
Hobiratze lekuaSouthern Cemetery, Manchester (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Robert George Watson Ollerenshaw (en) Itzuli  (1939ko irailaren 6a -  1986ko urriaren 16a)
Hezkuntza
HeziketaLady Barn House School (en) Itzuli
(1918 - 1925)
St Leonards School (en) Itzuli
(1925 - 1930)
Somerville College
(1931 - 1945) doktoretza
Tesi zuzendariaTheodore William Chaundy
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Theodore William Chaundy
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, astronomoa, politikaria eta autorea
Enplegatzailea(k)Shirley Institute (en) Itzuli  (1936 -  1941)
Manchesterreko Unibertsitatea  (1946 -  1949)
Manchester City Council (en) Itzuli  (1956 -  1981)
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaErresuma Batuko Alderdi Kontserbadorea

Find a Grave: 225969430 Edit the value on Wikidata

Britainiar Inperioko Ordenako Dama Komendadore izendatu zuten. Matematikaren arloan ezaguna da, karratu magikoei buruz egindako ekarpenengatik.[2][3]

Biografia

aldatu

Mary Stops eta Charles Timpson magistratuaren alaba izan zen Kathleen. Britainia Handiko Manchester herrian jaio zen, herrialde osoan zapata-dendak zituen familia batean.[1] Haurtzaroan izandako gaixotasun baten ondorioz gorreria jasan zuen.[1] 8 urte zituela ikasi zuen ezpainak irakurtzen, eta 30 urte izan arte ez zuen jaso lehen audifonoa.[1]

Mánchesterreko Lady Barn House eskolara joan zen (matematiketan nabarmendu zen) eta ondoren, St Leonard's barnetegira (Saint Andrews, Eskozia).[1]

1937an, Didsburyko Shirley institutuan hasi zen lanean estatistikari gisa. Kotoiaren industriaren ikerketa-zentroa zen Didshirley, eta lan hori utzi egin zuen Robert Ollerenshaw-ekin izandako bi semeak jaio eta gero. Harekin ezkondu zen 1939an.[1] Hala ere, matematika-lanarekin jarraitu zuen, eta matematikan doktoretza lortu zuen Somerville Collegen.[1] Gainera, Mánchesterreko Unibertsitateko irakaslea izan zen.[1]

 
Kathleen Ollerenshaw, 95 urtekoa, Manchester Astronomical Society-n 2007an

Aritmetikako koadro magikoekin zerikusia zuen dilema matematiko bat ebatzi zuen, eta David Bréerekin 1998an idatzi zuen liburuan bildu zuen, Most-Perfect Pandiagonal Magic Squares: Their Construction and Listation.[4]

1956an, Manchesterreko zinegotzi izendatu zuten kide kontserbatzaile gisa.[1] 1980ko hamarkadan, Margaret Tatcher lehen ministro britainiarrarentzako hezkuntza-aholkularia izan zen.[4][5]

Astronomiaren zalea zen, eta Manchesterko Elkarte Astronomikoko ohorezko kide eta lehendakariorde bihurtu zen.[5] Zenbakiei buruzko hainbat liburu argitaratu zituen.[6]

Aintzatespenak

aldatu

1970ean, Britainiar Inperioko Ordenako Dama Komandante izendatu zuten hezkuntzarako egindako zerbitzuengatik.[2]

  • Education for Girls, Faber & Faber, London 1961.
  • The Girls’ Schools, Faber & Faber, London 1967.
  • The Lord Mayor’s Party, E.J. Morton, Manchester 1976 (Kinderbuch mit ihren Illustrationen)
  • First Citizen, Hart-Davis & MacGibbon, London, 1977.
  • Manchester Memoirs, Manchester Literary and Philosophical Society, 1981–82.
  • Squares of order four, Scholium International, 1983
  • Most perfect pandiagonal magic squares: their construction and enumeration, The Institute of Mathematics and its Applications, Southend-on-Sea 1998.
  • To talk of many things, Manchester University Press, 2004 (Autobiographie)

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g h i The Guardian. (12 de agosto de 2014). Dame Kathleen Ollerenshaw obituary. .
  2. a b agnesscott. Dame Kathleen Timpson Ollerenshaw. .
  3. ¡Feliz cumpleaños, Kathleen Ollerenshaw!. 2012-09-30.
  4. a b «Dame Kathleen Ollerenshaw | British mathematician, educator, and politician» Encyclopedia Britannica.
  5. a b «The remarkable life of Dame Kathleen Ollerenshaw» Science and Engineering 22 de agosto de 2019.
  6. magic squares. (noviembre de 2006). Most perfect Magic Squares. .

Kanpo estekak

aldatu