Antanas Smetona

Antanas Smetona (ɐnˈtaːnɐs sʲmʲɛtoːˈnɐ ahoskatua; Užulėnis, Kovno Gobernazioa, Errusiako Inperioa, 1874ko abuztuaren 10a - Cleveland, Ohio, 1944ko urtarrilaren 9a) lituaniar politikaria izan zen, gerren arteko garaiko politikari garrantzitsuenetako bat. Lituaniako lehenbiziko presidentea izan zen, 1919 eta 1920 artean, eta Sobietar Batasunaren inbasioaren aurreko azkena, 1926 eta 1940 artean. Lituaniako nazionalismoaren ideologoa ere izan zen. Gaztaroan, agintari tsararren errepresioa jasan zuen, Lituaniako literatura debekatua zabaltzeagatik. 1917an Lituaniako Kontseiluko presidente hautatu zuten, 1918ko otsailaren 16an Lituaniako independentzia legea sinatu zuen eta 1919an presidente hautatu zuten. 1920an, Aleksandras Stulginskisek ordezkatu zuen presidentetzan. 1926an Kazys Grinius presidentea estatu kolpe baten bidez kargutik kendu zuen buruzagietako bat izan zen. 1926ko abenduan presidente bihurtu zen, 1927an parlamentua kendu zuen eta 1929an diktadore bihurtu zen. 1940an alde egin zuen herrialdetik sobietarren inbasioaren aurretik eta Estatu Batuetara erbesteratu zen. Clevelanden hil zen bere etxeko sutean.

Antanas Smetona
Antanas Smetona 2.jpg
Coat of arms of the President of Lithuania.svg
Lituaniako presidente

1926ko abenduaren 19a - 1940ko ekainaren 15a
Aleksandras Stulginskis (en) Itzuli - Antanas Merkys (en) Itzuli
Coat of arms of the President of Lithuania.svg
Lituaniako presidente

1919ko apirilaren 4a - 1920ko apirilaren 19a - Aleksandras Stulginskis (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaUžulėnis (en) Itzuli1874ko abuztuaren 10a
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Lituania
HeriotzaCleveland1944ko urtarrilaren 9a (69 urte)
Hobiratze lekuaChardon (Ohio)
Heriotza moduaistripua: sutea
Familia
Ezkontidea(k)Sofija Smetonienė (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaMunicheko Unibertsitatea
San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea
Academia Petrina (en) Itzuli
Hizkuntzaklituaniera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea, pedagogoa, abokatua eta kazetaria
Lantokia(k)Kaunas eta Vilnius
Enplegatzailea(k)Vilnius University (en) Itzuli
Vytautas Magnus University (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaLithuanian Nationalist and Republican Union (en) Itzuli

Find a Grave: 9792829 Edit the value on Wikidata
SigAntanasSmetona.svg