Jeffrey Edward Epstein (1953 - 2019) estatubatuar finantzari aberats bat izan zen, sexu-delitu inplikatuagatik ezaguna.

Jeffrey Epstein

(2013)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJeffrey Edward Epstein
JaiotzaBrooklyn1953ko urtarrilaren 20a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaLittle Saint James (en) Itzuli
Palm Beach
Herbert N. Straus House (en) Itzuli
HeriotzaMetropolitan Correctional Center, New York City (en) Itzuli eta New York2019ko abuztuaren 10a (66 urte)
Hobiratze lekuaStar of David Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaSuizidio lagundua
giza hilketa: urkatzea
itotzea
Familia
AitaSeymour G. Epstein
AmaPauline Epstein
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaZientzia Matematikoen Courant Institutua
Cooper Union (en) Itzuli
Lafayette High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua, irakaslea eta bankaria
Enplegatzailea(k)Bear Stearns (en) Itzuli
Jeffrey Epstein VI Foundation (en) Itzuli

Find a Grave: 201992988 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Epsteinek irakasle gisa hasi zuen bere bizitza profesionala, baina Wall Street-eko banku eta finantza sektorera aldatu zen, eta finantza espekulazioan dirutza handia egin zuen.

Epstein-ek eliteko zirkulu soziala garatu zuen New York hirian, eta aldi berean bizitza estilo deigarria garatu zuen, beti neska gaztez inguratua, zeinen artean (alegia, Epstein eta emakume horien artean) sexu zerbitzuak, behartuak edo/eta ordainduak, ohikoak ziren. Multzo horretan adingabekoak ere bazirela azaleratu dute salaketa eta ikerketek.

Epaiketa eta kondena aldatu

2005ean Palm Beacheko (Florida) poliziak Epstein ikertzen hasi zen, guraso batek salatu zuelako 14 urteko alabari sexu abusua egin ziola. Ikerketa federalak gutxienez 36 kasu aurkitu zituen sexu abusuenak, zenbait adin gutxikoekin (gazteena 14 urteko neska bat)[1]. Epstein errudun agertu zen eta Floridako estatuko auzitegian kondenatu egin zuten adingabeko neska bat prostituitzekagatik.

Akusazioa larria izan arren, kondena 13 hilabetekoa jaso zuen bakarrik, 2008an, fiskalatzarekin akordioa erdietsi ostean. Akordioaren baldintzetan egon zen espetxealdi murriztua eta baldintza arinetan (kanpora irteteko aukerekin) eta akordioa beraren terminoak ezkutatzea biktima eta salatzaileengandik. Hori guztia onartu zuen fiskala izan zena, Alexander Acosta, 2019an Trump gobernuko lan idazkaria zen, eta dimisioa eman zuen Floridako egunkari batek kasua kaleratu ostean[2]. Inplikazioa zen diru eta botere konexioak erraztu ziotela Epsteini akordioa erdiestea Acostarekin.

Konexioak mundu akademikoarekin aldatu

Kondena eta espetxealdi arinaren ostean, ezaguna zen Epsteinen kurrikuluma, baina hala ere, diru eta gizarte-konexioak lantzen jarraitu zuen: diru opari handien bidez, MIT, Harvard eta beste erakunde batzuetan zientzialari eta enpresa-gizon inportanteekin loturak eraiki zituen, zeinetan errespetagarritasuna berreskuratu zuen. 2019an zehar, konexio horien detaileak jakitean, eskandalua piztu da MIT eta beste erakundeetan[3].

Bigarren atxiloketa eta suizidioa aldatu

Epstein berriro atxilotu zuten 2019ko uztailaren 6an, Florida eta New Yorken adingabeen sexu trafikoa egotzita. Fiskaltzak uste du Epstein-ek 2002-2005-en bere Manhattango etxean adingabeko neskatoei bisitak antolatu zituela, eta horietatik gazteenak 14 urte zituen. Ikerketaren arabera, jazarpena eta sexu abusuak jasan zituen.

Espetxean zela, suizidatzen saiatu zela jakinarazi zen, baina hala ere, nolabait ez zioten zaintza neurri egokirik ezarri eta bere ziegan hil zen 2019ko abuztuaren 20an. Forentseek baieztatu zuten suizidioa izan zela[4].

Haren heriotzak delitu-kargak aurrera jarraitzeko gaitasuna kentzen duelako, epaileak kargu penal guztiak baztertu zituen 2019ko abuztuaren 29an. Hala ere, eskandaluak irekita jarraitu zuen, susmoak egonik bere abusu-zirkuluan beste gizonezko boteretsu batzuek parte hartu zutela, eta zirkulu boteretsu eta akademikoetan diruz lagundu zituen ekimenak lupa kritiko baten pean daudelako.

Erreferentziak aldatu

  1. ABC: Epstein AEBetako finantzakideak bere buruaz beste egin du kartzelan | BIZI HIZLARIA - 2018. (Noiz kontsultatua: 2019-09-16).[Betiko hautsitako esteka]
  2. (Ingelesez) Brown, Julie K.. (2018-11-29). «How a future Trump Cabinet member gave a serial sex abuser the deal of a lifetime» Miami Herald (Noiz kontsultatua: 2019-09-16).
  3. (Ingelesez) McNulty, Matthew. (2019-09-12). «MIT, Harvard both snared in Jeffrey Epstein scandal» FOXBusiness (Noiz kontsultatua: 2019-09-16).
  4. «Jeffrey Epsteinek bere buruaz beste egin ote zuen ez da argitu oraindik» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-16).

Kanpo-loturak aldatu