Dorothy B. Hughes (Kansas City, Missouri, 1904ko abuztuaren 10a - Ashland, Oregon, 1993ko maiatzaren 6a) estatubatuar poeta eta eleberrigilea izan zen.

Dorothy B. Hughes
Bizitza
JaiotzaKansas City1904ko abuztuaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaAshland (Oregon)1993ko maiatzaren 6a (88 urte)
Hezkuntza
HeziketaColumbia Unibertsitatea
Missouriko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, eleberrigilea, gidoilaria, literatura-kritikaria, poeta, zientzia-fikzio idazlea eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
IMDB: nm0400568 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Dorothy Belle Flanagan jaioa, kazetaritza ikasi zuen, eta idazle eta poeta jardun zuen, bai eta literatura kriminaleko kritikari ere. Poema liburu bat eta dozena bat nobela beltz argitaratu zituen. Familiako bizitza tarteko, ezin izan zuen literaturan erabat jardun: 1952tik 1963ra ez zuen ezer idatzi familia kontuengatik. The Expendable Man izan zen bere fikziozko azken lana, 1963an argitaratua.[1]

Hastapenetan, nazismoaren eta Europaren hondamenaren inguruko ariketa patriotikoak idatzi zituen, baina, 1940ko hamarkadarekin batera, polizia generoan murgildu zen buru-belarri. Noir esparruan urratsak egin ahala, garai hartako emakume bati ez zegokion rola hartu zuen: psikotiko, emakume beltz, jazz musikari, soldadu eta natibo amerikarren ikuspuntutik ondutako nobelak idazten hasi zen. Lanok harrera ona izan zuten zaleen artean, batez ere agertzen zuten beldur eta suspense giroagatik. Halere, ez zuten kritika espezializatuaren laudoriorik jaso; esaterako, The New York Times egunkariak hauxe argitaratu zuen The Fallen Sparrow lanaren (1942) harira: «Polizia eleberriaren eskema gainditzen duten egoeren arteko gatazka sortzen du». Hain justu, horretan datza Hughesen lorpena, noir tradizioko kanonaren suntsipenean. Horretarako, poesiaz eta biziki maite zituen idazle britainiarren itzalaz baliatu zen, hala nola Graham Greenez eta Eric Amblerrez —azken horri The Fallen Sparrow eskaini zion—. [1]

AEBetako Misterio Idazleen Elkarteak Grand Master saria eman zion 1978an Hughesi.[1]

Lanak aldatu

  • Dark Certainty (1931)
  • Pueblo on the Mesa: The First Fifty Years of the University of New Mexico (1939)
  • The So Blue Marble (1940)
  • The Cross-Eyed Bear (1940)
  • The Bamboo Blonde (1941)
  • The Fallen Sparrow (1942)
  • The Blackbirder (1943)
  • The Delicate Ape (1944)
  • Johnnie (1944)
  • Dread Journey (1945)
  • Ride the Pink Horse (1946)
  • The Scarlet Imperial (1946)
  • In a Lonely Place (1947)
  • The Big Barbecue (1949)
  • The Candy Kid (1950)
  • The Davidian Report (1952)
  • The Expendable Man (1963)
  • Erle Stanley Gardner: The Case of the Real Perry Mason (1978)

Erreferentziak aldatu

  1. a b c «'Noir' feminista» Berria 2020-03-01 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Missouriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.