Angela Michelle Harmon (Highland Park (Texas), 1972ko abuztuaren 10a) aktore eta modelo estatubatuarra da. Baywatch Nights, Law & Order eta Rizzoli & Isles telesailetan agertzeagatik da ezaguna.

Angie Harmon

(2011)
Bizitza
JaiotzaHighland Park (Texas)1972ko abuztuaren 10a (51 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Jason Sehorn (en) Itzuli  (2001 -  2016)
Hezkuntza
HeziketaHighland Park High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea, ahots-aktorea eta modeloa
Lateralitateaezkerra
Altuera176 zentimetro
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

angie-harmon.com
IMDB: nm0004990 Allocine: 43079 Rottentomatoes: celebrity/angie_harmon Allmovie: p298973 TCM: 358356 TV.com: people/angie-harmon
Twitter: Angie_Harmon Edit the value on Wikidata
Rizzoli & Isles telesaileko kideak, eskena bat bukatu berritan.

Biografia aldatu

Aitak jatorri alemaniarra eta irlandarra ditu eta amak jatorri greziarra. Who Do You Think You Are? programan jakin zuen alemaniar jatorriko arbaso batek AEB-tako Independentzia Gerran George Washingtonen armadan egin zuela borroka[1].

Modelo lanak aldatu

Guraso biak modeloak izanak ziren[2] eta Angie bera ere haurra zela hasi zen modelo lanetan. 1987an Seventeen modelo lehiaketa irabazi zuen[3] eta 1990an Spectrum Model Search lehiaketa irabazi zuen. Honen ondorioz 1990. hamarkadaren hasieran Calvin Klein, Giorgio Armani eta Donna Karan konpainientzako egin zuen lan. ELLE, Cosmopolitan eta Esquire aldizkarien portadetan agertu zen. Azkenik New York hiriko IMG Models agentziarekin kontratua sinatu zuen.

Aktore lanak aldatu

David Hasselhoff aktoreak 1995ean hegazkin batean aurkitu zuen eta Baywatch telesailaren jarraipena izan zen Baywatch Nights telesailean protagonista paperean ezarri zuen[4]. Horrela hasi zuen aktore ibilbidea Angie Harmonek. 1998an Law & Order telesailean A.D.A. Abbie Carmichael-en rola bete zuen hiru denboralditan zehar[5]. Telesailak arrakasta handia izan zuen eta urtero izendapenak jaso zituen Screen Actors Guild Awards sarietan. Hurrengo urteetan filmeak egitea hobetsi nahi izan zuen teleseilen aurrean, eta hainbat filme egin zituen baina ez zuten esperotako arrakastarik izan[6].

2010 urtean Rizzoli & Isles telesailean Jane Rizzoli detektibearen papera betetzeko aukeratua izan zen[7]. Sei denboraldi egin zituen telesailak eta Emakumezko Telebista aktore onenaren hainbat sari irabazi zituen, Golden Allen Award, People's Choice Award eta Gracies Award hain zuzen ere[8].

Bizitza pertsonala aldatu

2001 urtean NFL ligako Jason Sehorn jokalariarekin ezkondu zen[9] eta hiru alaba izan dituzte, Finley, Avery eta Emery. 2016an banandu egin zen bikotea[10]. 2019an Greg Vaughan aktorearekin ezkon-hitza eman zuen[11].

Angie Harmon Errepublikanoa da. 2004an George W. Bush presidentegaiaren aldeko botoa eskatu zuen[12] eta 2008an John McCainen aldekoa.

Filmografia aldatu

Filmeak aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1997 Lawn Dogs Pam
2000 Batman Beyond: Return of the Joker Barbara Gordon komisaria (ahotsa)
2001 Good Advice Page Hensen
2003 Agent Cody Banks Ronica Miles
2005 The Deal Anna
2005 Fun with Dick and Jane Veronica Cleeman
2006 End Game Kate Crawford
2006 Glass House: The Good Mother Eve Goode Video
2007 Seraphim Falls Rose

Telebista aldatu

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1995 Renegade Debbie Prentice atal bakarra
1995–1997 Baywatch Nights Ryan McBride 44 atal
1996 Baywatch Ryan McBride atal bakarra
1997–1998 C-16: FBI Amanda Reardon 12 atal
1998–2001 Law & Order A.D.A. Abbie Carmichael 72 atal
1999–2000 Law & Order: Special Victims Unit A.D.A. Abbie Carmichael 6 atal
2000–2001 Batman Beyond Barbara Gordon (ahotsa) 3 atal
2002 Video Voyeur: The Susan Wilson Story Susan Wilson Telefilmea
2005 Inconceivable Dr. Nora Campbell 10 atal
2006 Secrets of a Small Town Bethany Steele atal pilotoa
2007–2008 Women's Murder Club Lindsay Boxer inspektorea 13 atal
2008 Living Proof Lilly Tartikoff Telefilmea
2009 Samantha Who? Gigi atal bakarra
2010 Chuck Sydney atal bakarra
2010–2016 Rizzoli & Isles Jane Rizzoli 105 atal
2014 Hell's Kitchen Bere burua atal bakarra
2017–2018 Voltron: Legendary Defender Lady Trigel (ahotsa) 3 atal

Erreferentziak aldatu

  1. «Angie Harmon's Risk-Taking Relative | Who Do You Think You Are? - YouTube» web.archive.org 2018-04-30 (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
  2. «Angie Harmon Biography (1972-)» www.filmreference.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
  3. (Ingelesez) «Seventeen's Most Iconic Covers!» Seventeen 2011-10-19 (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
  4. TV.com. «Angie Harmon» TV.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
  5. (Ingelesez) «Angie Harmon» Law and Order (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
  6. «Cinema Confidential News: 03/18/03 - INTERVIEW: Angie Harmon on "Agent Cody Banks"» web.archive.org 2003-03-29 (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
  7. (Ingelesez) «Angie Harmon» The Rizzoli and Isles Series Wiki (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
  8. «The Gracies : 2012 Gracie Awards Winners» web.archive.org 2012-10-04 (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
  9. (Ingelesez) «Dallas Delight» PEOPLE.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
  10. (Ingelesez) «Angie Harmon and Jason Sehorn Split» PEOPLE.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
  11. (Ingelesez) «'Rizzoli & Isles' star Angie Harmon gets engaged to 'Days of Our Lives' actor Greg Vaughan» EW.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).
  12. (Ingelesez) Express, eric aka the Tygrrrr. (2009-04-02). Ideological Bigotry: A Politically Conservative and Morally Liberal Hebrew Alpha Male Hunts Left-Wing Vipers and Sucks the Political Poison from Their (Redacted). iUniverse ISBN 978-1-4401-3391-6. (Noiz kontsultatua: 2020-07-11).

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Angie Harmon