Pierre Waldeck-Rousseau

Pierre-Marie-René Waldeck-Rousseau (Nantes, Frantzia, 1846ko abenduaren 2a - Paris, Frantzia, 1904ko abuztuaren 10a) politikaria izan zen. Abokatua zen lanbidez. 1879tik aurrera Frantziako Alderdi Errepublikanoko diputatu izan zen. Gambettaren agintaldian Frantziako Barne Arazoetako ministro izan zen (1881), eta kargu bera izan zuen Ferryren gobernuan (1883-1885). 1899an gobernuburu hautatu zuten, eta gobernu errepublikazale anitza eratu zuen.

Pierre Waldeck-Rousseau
Pierre Waldeck-Rousseau by Nadar.jpg
Frantziako Ministro Kontseiluaren presidentea

1899ko ekainaren 22a - 1902ko ekainaren 7a
Charles Dupuy - Émile Combes
lehendakari

1898ko otsailaren 15a - - Charles Expert-Bezançon (en) Itzuli
Frantziako Hirugarren Errepublikako senataria


Logo de l'Assemblée nationale française.svg
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

Bizitza
JaiotzaNantes1846ko abenduaren 2a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaCorbeil-Essonnes1904ko abuztuaren 10a (57 urte)
Hobiratze lekuaMontmartreko hilerria
Heriotza modua: pankreako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Marie Waldeck-Rousseau (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Lantokia(k)Paris
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaOpportunist Republicans (en) Itzuli

Waldeck-Rousseauren agintaldian, Dreyfus afera berriz aztertu ondoren, Dreyfus aske uztea erabaki zen, eta besteren artean, amnistia orokorra eman zuen eta elkarteak arautzen zituen lege bat jarri zuen indarrean, sindikatuen sorrera eta erlijio-elkarteen antolakuntza bideratu zuena. 1902an berriro hautatu zuten gobernuburu, baina eritasun larri bat zela eta kargua utzi behar izan zuen berehala.

ErreferentziakAldatu