Sudoku (japonieraz, 数独, sūdoku) Estatu Batuetan asmatu, Japonian 1986an ezagun egin zen eta mundu mailan 2005ean zabaldu zen buruhausgarria da. Bakarka egiten den jokoa da, eta helburua 9x9 gelaxkako eremu bat (81 gelaxka) osatzea da 1etik 9rako zenbakiak idatziz. Eremu hau 9 gelaxkako 9 koadrotan banatuta dago, eta arazoa ebazteko ezin da zenbakirik errepikatu zutabe, lerro edo koadro berean.

Ebatzi gabeko sudoku bat

Sudokuen historia 19. mendean hasi zen. Parisko Le Siècle egunkarian sudokuen aitzindaritzat jotzen den lehen denbora-pasa publikatu zen, baina logika erabili beharrean, sudoku hura ebazteko aritmetika behar zen. Hiru urteren buruan La France egunkariak aldaketaren batzuk egin eta gaur egun ezagutzen dugun sudokuaren antzeko denbora-pasa aurkeztu zuen.

Gaur egun ezagutzen dugun sudokua 1979. urtean Howard Garns Indianako 74 urteko arkitektoak diseinatu zuela uste da, eta Dell Magazines aldizkarian argitaratu zen. Ondoren, 1984ean, jokoa Japoneko Nikoli puzzleen argitaletxearen eskutik egin zen famatu, eta azkenik, 1986. urtean pare bat aldaketa jasan ondoren, gaur ezagutzen dugun sudokuaren bertsioa sortu zen.

Jokoak matematikarekin lotura estuak dauzka, eta haren inguruan ikerketak egin dituzte; badirudi soluzio bakarra izan dezan, eta asmatua izateko moduan, gutxienik 17 zenbaki ezarriak behar dituela aldez aurretik. [1]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu