Markel Sainz

euskal aktorea

Markel Sainz (Donostia, Gipuzkoa, 2001eko abuztuaren 10a) euskal aktorea da, Goǃazen telesailaren protagonistetako bat Goǃazen 6.0 eta Goǃazen 7.0 denboraldietan.[1][2]

Markel Sainz
Bizitza
Jaiotza Donostia2001eko abuztuaren 10a (18 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak aktorea

BizitzaAldatu

Zurriola Antzerki Eskolako ikaslea da, eskolak antolatutako antzezlanetan parte hartu du.[3] Zurriola ikastolan ikasi zuen, eta 2014an ikastolen mendeurrenari buruzko dokumentalean parte hartu zuen. Gaur egun Ingeniaritza ikasten du Donostian.

FilmografiaAldatu

TelebistaAldatu

  • Goǃazen 6.0 (2019-2020). Danel (13 atal)
  • Goǃazen 2020 gabon zahar gaueko saio berezia (2019)

AntzerkiaAldatu

  • Jack Destripatzailea (2019, Zurriola Antzerki Eskola)

ErreferentziakAldatu

  1. «'Zatoz gurekin!' izeneko bideoklip berria grabatu du 'Go!azen'ek!» www.eitb.eus . Noiz kontsultatua: 2019-07-02.
  2. Urkizu, Urtzi. «Transexual bat eta neska islamiar bat, 'Go!azen'-en atal berrietan» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-07-02.
  3. (Gaztelaniaz) Vasco, Diario. «Teatro: "Jack Destripatzailea"» agenda.diariovasco.com . Noiz kontsultatua: 2019-07-02.