Juan Zelaia Letamendia (Oñati, Gipuzkoa, 1920ko abuztuaren 28a2016ko abuztuaren 10a) enpresaburua eta euskaltzalea izan zen. Oñatiko lehen alkate jeltzalearen semea izan zen[1]. Ingeniaritza ikasketak 1947an bukatu zituen Bilbon doktore tituluarekin[2], eta orduz geroztik hainbat enpresaren sorrerari eta jabegoari lotua egon zen. Besteak beste, Cegasa, Tuboplast eta Hidronor nabarmen daitezke, hiruron presidente izan baitzen. Horiez gain, beste enpresa batzuen partaide ere bazen, Noticias taldekoa[3] esate baterako.

Juan Zelaia
Bizitza
JaiotzaOñati1920ko abuztuaren 28a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2016ko abuztuaren 10a (95 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua
Jasotako sariak

Gipuzkoak XX. mendean eman zituen hamar enpresa-gizon bikainenen artean aipatu zuen Gipuzkoako Merkataritza eta Industria Ganberak, baina horrez gain euskalgintzan ere nabarmendu zen, bai eta kirolari eskaini zion laguntzan ere.

1962an Municheko elkar hartze makurrean Hego Euskal Herritik parte hartu zutenen zerrenda guztietan agertzen da Juan Zelaia, baita Espainiako Zerbitzu Sekretuek zigortzeko asmoz egin zuten zerrendan ere.[4]

Zelaiaren laguntzari esker egin ziren 1974ko Tximist Espedizioa eta 1980an Everestera egindako euskal herritar espedizioa. Azken horretan iritsi zen lehen aldiz Everest gainera euskal herritar bat (Martin Zabaleta). Euskal kulturaren eta euskararen alde ere lan handia egin zuen (ikastolak[5][6], UZEI, Everesteko Tximist espedizioa, txirrindularitza...). Ildo beretik, Euskal Fundazioaren bultzatzailea eta presidentea izan zen. Fundazioaren helburua euskal kulturgintzaren sustapena izanik, Eusko Jaurlaritzak ematen duen Lan Onari saria jaso zuen 2000. urtean, eta 2001ean Sabino Arana Fundazioaren saria ere eskuratu zuen. Urte berean, Pamiela argitaletxearekin batera, milioi bat pezetaz (6.000 euro) hornitutako Saiakera Saria sortu zuen, Juan Zelaia Saria[7]. Durangoko Azokako Argizaiola saria eman zioten 2008an, «enpresaren mundutik euskal kulturari eginiko ekarpenagatik», eta 2003an Anton Abadia saria eman zion Gipuzkoako Foru Aldundiak.

2016ko abuztuaren 10ean hil zen, gaixotasun luze baten ondoren.[8][9]

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Marian Gonzáñez. "El PNV homenajeó a los alcaldes jeltzales que han gobernado Oñati"
  2. (Gaztelaniaz) Iñaki Anasagasti: Juan Celaya (elkarrizketa)
  3. (Gaztelaniaz) "(...) Juan Celaya empresario y miembro del Grupo Noticias"
  4. (Gaztelaniaz) Ugalde Zubiri, Alexander. (2019). EuroBasque (1947-2018) : la contribución vasca al federalismo europeo. (Junio de 2019. argitaraldia) ISBN 978-84-09-12682-8. PMC 1235953152. (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
  5. Elustondo, Miel A.. ««Herri honek ez dio egin zion guztia behar bezala eskertu Juanito Zelaiari»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-02).
  6. «Historia | Olabide Ikastola» www.olabideikastola.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).
  7. «Zelaia saria» www.pamiela.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-22).
  8. «Juan Zelaia enpresaburu eta euskaltzalea hil da», Berria, 2016-08-10.
  9. SLU, Herritar Berri. (2019-04-04). ««Juan Zelaia. Arte bildumagilea», patxadaz ikusteko moduko erakusketa» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2021-11-24).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu