The Adventures of Priscilla, Queen of the Desert

The Adventures of Priscilla, Queen of the Desert (euskaraz Priscilla Basamortuko Erreginaren Abenturak) 1994ko Stephan Elliott australiar zinema zuzendariaren komedia-drama filma da. Bertan, Terence Stamp, Hugo Weaving, Guy Pearce eta Bill Hunter aktoreek antzeztu zuten.

The Adventures of Priscilla, Queen of the Desert
Jatorria
Argitaratze-data 1994
Jatorrizko izenburua The Adventures of Priscilla, Queen of the Desert
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Australia
Banatze bidea Eskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoa buddy film (en) Itzuli, komedia dramatikoa, LGBTeei buruzko filma eta transgender film (en) Itzuli
Iraupena 104 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Sydney eta Australia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Stephan Elliott
Gidoigilea(k) Stephan Elliott
Antzezlea(k)
Terence Stamp
Hugo Weaving
Guy Pearce
Bill Hunter



Ekoizpena
Ekoizlea Al Clark
Konpainia ekoizlea PolyGram Filmed Entertainment
Ekoizpen-diseinatzailea Owen Paterson (en) Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Guy Gross
Jantzi-diseinatzailea Lizzy Gardiner
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Sydney eta Australia
Historia
Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria
67. Oscar Sariak
Nominazioak Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria
67. Oscar Sariak

Lizzy Gardiner, Tim Chappel

IMDB: tt0109045 Filmaffinity: 457416 Allocine: 11316 Rottentomatoes: m/adventures_of_priscilla_queen_of_the_desert Mojo: priscillaqueenofthedesert Allmovie: v133443 Metacritic: movie/the-adventures-of-priscilla-queen-of-the-desert TV.com: movies/the-adventures-of-priscilla-queen-of-the-desert Netlix: 221126Edit the value on Wikidata

Filmak Australiako zinemak munduaren harreta bereganatzeaz gain, LGBT pertsonen irudi positiboa islatu zuen. Oscar Sarien 67. ekitaldian Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Tim Chappel eta Lizzy Gardiner) irabazi zuen.

ArgumentuaAldatu

1990eko hamarkada, Australia. Anthony, Adam eta Bernadette (Terence Stamp, Hugo Weaving eta Guy Pearce) kabaret ibiltari batean drag queen moduan lan egiteen duten Sidney hiriko bi gay eta transexual bat dira. Alice Springs udalerriko hotel batean, herrialde hartako Outback eremuko basamortu gorrixkaren erdigunean, euren ikuskizuna lau astean antzez dezaten kontratatu dituzte. Hortaz, aurrez sekulako abentura dute, arazo guztiak atzean laga eta herrialdea Priscilla izeneko autobus batean alderik-alde zeharkatzeaz gain, helmugara osorik iritsi behar dute, batez ere hirukotea Felicia eta Mitzi drag-aren erreginak eta Benardette transexuala direlako. Bi asteko bidaiari autobusan musika ozen jarri eta euren janzkera nabar eta deigarri eta plataformazko oinetakoak jarriz ekin diote.

AktoreakAldatu

BitxikeriakAldatu

1995ean, haren antza handia zuen To Wong Foo, Thanks for Everything! Julie Newmar ("Wong Foori, Eskerrik Asko Denarengatik! Juli Newman") filma estreinatu zen: hor, Patrick Swayze, John Leguizamo eta Stockard Channing aktoreek hiru drag queenen paperak zituzten, haiek ere bidaia luze bat eginik.

Kanpo estekakAldatu