Vicente González de Echávarri
Vicente González de Echávarri Castañeda (Valladolid, 1859ko apirilaren 5a-Gasteiz, 1917ko urriaren 21a)[1] idazle eta politikari gasteiztarra. "Jaizkibel", eta "Rivachera" izengoitiak erabili zituen.
Vicente González de Echávarri | |||
---|---|---|---|
1895 - 1897 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Valladolid, 1859ko apirilaren 5a | ||
Herrialdea | Araba | ||
Heriotza | Gasteiz, 1917ko urriaren 21a (58 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Valladolideko Unibertsitatea : medikuntza | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea eta politikaria | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Historiaren Errege Akademia | ||
Izengoitia(k) | Jaizkibel eta Rivachera |
Gasteiztar familiakoa, Medikuntza ikasi zuen Valladolideko Unibertsitatean. Gazte-gaztetatik historiarekiko zaletasun handia agertu zuen. Gasteizen bizi izan zen, eta han bizi izan zen bizitza osoan. Gasteizko alkate izan zen 1895 eta 1897 artean, eta azken urte honetan Elisabet Katolikoaren Gurutze Handia irabazi zuen. Bere agintaldian elektrizitatea eta telefono sarea jarri zituzten Gasteizen. Herrialdeko bizitza politikoan ere parte hartu zuen, Amurrioko diputatu aukeratu zuten 1888tik 1892ra, eta Gasteizkoa 1905etik 1909ra.[2]
Obra
aldatuLan tekniko ugari plazaratu zuen. Ziur asko hau da ezagunena:
- Vitoria histórica (1903). Lehen edizioaren hitzaurrea Herminio Madinabeitiak idatzi zuen. Bigarren edizioa Vitoria y sus cercanías izenburuarekin atera zen, Federico Baraibarren hitzaurrearekin.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) «Vicente González de Echávarri y Castañeda» Real Academia de la Historia (Noiz kontsultatua: 2024-03-29).
- ↑ https://books.google.es/books?id=xmna3X1t3c4C&pg=PA655#v=onepage&q&f=false
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |