Malcolm Arnold
Malcolm Arnold (Northampton, Britainia Handia, 1921eko urriaren 21a - Norfolk, Britainia Handia, 2006ko irailaren 23a) Britainia Handiko konpositorerik hoberenetarikoa, bai zinemarako musikan baita musika formalaren arloan ere.
Malcolm Arnold | |
---|---|
(2010) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Northampton, 1921eko urriaren 21a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Norwich, 2006ko irailaren 23a (84 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Royal College of Music Northampton School for Boys (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | classical composer (en) , tronpeta-jotzailea, orkestra zuzendaria, jazz musikaria, soinu banda konpositorea eta musikagilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Gorsedh Kernow (en) |
Genero artistikoa | sinfonia |
Musika instrumentua | tronpeta |
|
Biografia
aldatu1921an jaio zen Northampton-en. Bere jaioterrian musika ikasten hasi eta beranduago, bere gurasoen tradizio musikala zela eta, tronpeta ikasi zuen Ernest Hall-ekin (BBC Symphony Orchestra-ko kidea eta urte horietako musikaririk hoberenetarikoa), eta konposizioa Gordon Jacob-ekin Londresko Royal College of Music-en. Instituzio horretan egon zen bitartean Arnold-ek izan zuen jarrera errebeldea kontuan izatekoa da, bere bizitza profesionalean zehar agerian utziko duen nortasun musikal irekiaren abiapuntutzat har daitekelako. Nortasun ireki honen adibide gisa 1969an Deep Purple-rekin izan zuen kolaborazioa aipatu daiteke, Jon Lordek konposaturiko Concerto for Gropu and Orchestra-ren lehen emanaldia zuzendu zuenean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Malcolm Arnold |