Ursula K. Le Guin
The time allocated for running scripts has expired.
Ursula Kroeber Le Guin, Ursula K. Le Guin izenaz ezaguna, (ˈɜːrsələ_ˈkroʊbər_lə_ˈɡwɪn ahoskatua);[1] (Berkeley, Kalifornia, AEB, 1929ko urriaren 21a - 2018ko urtarrilaren 22a[2]) estatubatuar idazlea izan zen.
BiografiaAldatu
Intelektualen familia batean jaio zen. Bere gurasoak Alfred L. Kroeber eta Theodora Kracaw ziren, antropologia eta etnologia alorrean aritu ziren, eta horrek badu bere garrantzia Ursula K. Le Guinen ibilbide literarioaren ezaugarri batzuetan[3]. idazle bokazioa aurkeztu zuen txikitatik, eta etxean izan zuen hainbat mito eta elezaharren ezagutza.
IkasketakAldatu
Filologia ikasketak egin zituen, frantziar eta italiar literaturan espezializatuz. Fulbright beka lortu zuen, Frantzian ikasi ahal izateko. Europan ezagutu zuen bere senarra izango zena, Charles Le Guin, Portlandeko unibertsitateko historia irakaslea bihurtuko zena. Senar-emazteak Georgiara (AEB) joan ziren gero bizitzera, eta Ursula frantses irakasle gisa aritu zen Mercer Unibertsitatean.
Literaturako ibilbideaAldatu
Ordurako, idatziak zituen argitaratu gabeko bost eleberri, baina 1964an argitaratu zuen lehen obra, Eskandinaviako Odinen mitoan oinarritutako eleberria: "Rocannonen mundua". Liburu hark izan zuen harrera onak bultzaturik, beste eleberri batzuk ere argitaratu zituen: "Erbeste planeta" (1966), "Ilusioen hiria" (1967), "Iluntasunaren ezkerreko eskua" (1969), "Basoa da munduren hitza" (1972) eta "Behartsuak" (1974).
Fantasiazko kontakizunak ez ezik, haur-literatura ere landu du Ursulak, eta arlo horretako sari nazionala ere irabazi zuen "Itsaslurreko liburuak" trilogiako hirugarren liburuarekin: "Itsasertz urrunena" (1972). Azken liburuen artean, aipagarriak dira: "Beti itzultzen da etxera" (1985), "Koartzaren begia" (1991) eta "Arrain-zopa" (1992), "Kontakizuna" (2000) "Lavinia" (2008) eta Terramar saileko kontakizunak.
Zientzia fikzioan, emakumezkoen rola nabarmentzenAldatu
Hainbat sari jaso ditu, eta SFWA Estatu Batuetako Zientzia Fikzio eta Fantasia Idazleen Elkartearen Grand Master titulua eskuratu zuen lehen emakumezkoa izan zen.
Genero honetan eman zituenean lehen urratsak, oso alor maskulinizatua zen. Adibidez, Alice Bradleyk, Le Guinekin ia batera hasi zen emakume urrietako batek, bere generoa ezkutatu behar izan zuen luzaroan James Tiptree jr. ezizenaren pean[3].
Bibliografia aukeratuaAldatu
|
|
ErreferentziakAldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Le Guin, Ursula. How to Pronounce Me. .
- ↑ «Ursula K. Le Guin idazlea hil da» Berria 2018-1-24.
- ↑ a b Zaldua, Iban. (). «Ursula K. Le Guin, azken klasikoa» Oharrak & Hondarrak (Noiz kontsultatua: 2018-07-18).
- ↑ https://www.igela.eus/liburua/oihan-hitzean-mundua/
Kanpo estekakAldatu
- (Ingelesez) Ursula K. Le Guinen web-orria.
- Ursula K. Le Guinen kontakizun labur bat: "Zergatik dira estatubatuarrak herensugeen beldur". (xerezade.org; audioa).
- Jauregi, Joannes, Le Guinen munduak, BERRIA (2022-03-06)
The time allocated for running scripts has expired.