Willy Brandt
Herbert Karl Frahm (Lübeck, 1913ko abenduaren 18a - Unkel, 1992ko urriaren 8a), Willy Brandt ezizenaz ezagunagoa, alemaniar politikari sozialdemokratikoa izan zen. 1969 eta 1974 artean Alemaniako Errepublika Federaleko kantzilerra izan zen[1].
Hirugarren Reichean jazarpen politikoa jasan eta Willy Brandt ezizena hautatu zuen.
1930ean Alderdi Sozialistaren gazte mugimenduan sartu zen. 1931n Alemaniako Alderdi Sozialdemokratatik bota zuten eta Langileen Alderdi Sozialistan (SAP) sartu zen. Espainiako Gerra Zibilean alderdia ordezkatu zuen. Naziek Alemanian boterea lortu zutenean, Norvegiara ihes egin zuen; han, bertakotu eta kazetari moduan lan egin zuen. Bigarren Mundu Gerran Suediara ihes egin behar izan zuen. Gerraren ostean, Alemaniara itzuli, herritartasuna berreskuratu eta SPDn sartu zen[2].
1957an Mendebaldeko Berlingo alkate hautatu zutenez, 1961 Berlingo harresiaren eraikitzearen aurka egin zuen. 1964an SPDren presidente hautatua, 1966an kantzelariorde izan zen. Kantziler hautatua, Ostpolitika bultzatu zuen, Ekialdeko Alemania, Polonia eta Sobietar Batasunarekin harremanak hobetzea bultzatzen zuena. Nahiz eta Mendebaldeko Alemanian politika hori gustatu ez, 1971n Bakearen Nobel Saria eman zioten.
1974an Günter Guillaume bere lankide gertua Stasiren laguntzailea zela jakin zutenean dimititu zuen.
Lanak Aldatu
- 1960 Mein Weg nach Berlin.
- 1966 Draußen. Schriften während der Emigration. ISBN 3-8012-1094-4
- 1968 Friedenspolitik in Europa
- 1976 Begegnungen und Einsichten 1960-1975 ISBN 3-455-08979-8
- 1982 Links und frei. Mein Weg 1930-1950
- 1986 Der organisierte Wahnsinn
- 1989 Erinnerungen ISBN 3-549-07353-4
Erreferentziak Aldatu
- ↑ Helga Grebing, Willy Brandt. Der andere Deutsche. (ISBN 978-3-7705-4710-4)
- ↑ Barbara Marshall, Willy Brandt, A Political Biography (ISBN 0-312-16438-6)