Pietro Bacci Aretino

Pietro Bacci Aretino (Arezzo, 1492ko apirilaren 20a - Venezia, 1556ko urriaren 21a) Italiako idazlea izan zen. Hamahiru urte zituela ihes egin zuen etxetik; hemeretzirekin Erromara joan zen eta handikien zerbitzura jarri. Gero, Medicitarrek, Leon X.ak eta Klemente VII.ak eman zioten babesa. Orduan ekin zion idazteari eta Europako errege, elizgizon eta printze ahaltsuenak ezagutu zituen. Horiek guztiak haren lumaren beldur ziren, gehien ordaintzen zuenaren alde jartzen baitzen. Hainbeste etsai zituenez, Venezian gorde behar izan zuen (1527).

Pietro Bacci Aretino
Pietro Aretino, por Tiziano.jpg
Bizitza
JaiotzaArezzo1492ko apirila
Herrialdea Veneziako Errepublika
Talde etnikoaItaliarra
HeriotzaVenezia1556ko urriaren 21a (64 urte)
Hobiratze lekuaVenezia
Heriotza modua: decapitado (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, antzerkigilea eta kazetaria
Lantokia(k)Italia

IMDB: nm2101718 Musicbrainz: 1cabf889-8845-40b8-bf05-d4e7506473ed Edit the value on Wikidata
Vita di santa Caterina vergine e martire, 1636.

Bere komedietan garaiko gizartearen sogile gupidagabe bezala ageri da: La Cortigiana (1525); Il Maresciallo (1527); L´Hipocrito (1543) eta Il Filosofo (1546). Baditu poema irrigarriak ere: Pasquinate (1520). Gizartearen hipokresia salatu zuen: Dialogo delle corti (1538). Sei elkarrizketak osaturiko Ragionamenti (1536 eta 1556) izenburuko poemak gortesauen lanbidea du gaitzat eta XVI. mendeko gizarte klase nagusiaren bizitza sentsual eta ustela deskribatzen du. Gutunetan ere Lettere volanti, 1537-1557 mende hartako ohiturak jartzen ditu agerian.

ErreferentziakAldatu