Ireki menu nagusia

John Thomas Scopes (Paducah, Kentucky, AEB, 1900eko abuztuaren 3a - Shreveport, Louisiana, 1970eko urriaren 21a) irakasle bat izan zen Daytonen, Tennessee. 1925eko maiatzaren 5ean Tennesseeko Butler Acten aurka egin eta eboluzioaren teoria eskolan irakasteagatik denuntziatua izan zen. Scopesen Epaiketa gisa ezagutzen den kasuan, erruduna zela erabaki zuten eta 100$eko isuna ezarri zioten.

John T. Scopes
John t scopes.jpg
Bizitza
Jaiotza Paducah1900eko abuztuaren  3a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Shreveport1970eko urriaren  21a (70 urte)
Hobiratze lekua Kentucky
Hezkuntza
Heziketa Chicagoko Unibertsitatea
University of Kentucky Itzuli
Jarduerak
Jarduerak irakaslea eta geologoa
IMDb nm1407881

BiografiaAldatu

Scopes 1900ean jaio zen Paducahko etxalde batean, Kentuckyn. Nerabe zenean Danvillera mugitu ziren, Illinoisen. 1917an Salemera, eta bertan ikasi zuen 1919ra arte. Unibertsitatera joan zen, baina osasun arazoak zirela eta, utzi behar izan zuen. 1924an graduatu zen, zuzenbidean eta geologian. Daytonera mugitu zen orduan, eta Rhea konderriko institutuan hasi zen futbol amerikar entrenadore lanetan eta, noizbehinka, beste irakasleen ordezkapenak egiten.

Scopesen aurkako epaiketa -Scopesen Tximinoaren Epaiketa izenez ere ezaguna- American Civil Liberties Union elkarteak Butler Acten aurka aritu nahi zuen irakasle baten bila ari zirela adierazi zuenean hasi zen. George Rappleyea geologo eta ingeniariak zuzendutako enpresarien talde batek uste zuen aukera ederra izango zela Dayton promozionatzeko eta Scopesengana jo zuten. Rappleyeak azaldu zion Butler Actek debekatzen zuela irakasleek giza eboluzioa azaltzea, baina, era berean, estatuak irakasleek eskatzen zien testu liburu zehatz batzuk erabiltzea. Liburu horien artean George William Hunterren Civic Biology liburua zegoen, non atal oso bat eskaintzen zitzaion eboluzioari. Rappleyearen argudio nagusia zen irakasleak lege bat haustera derrigortzen ari zirela. Kasua azalduta, Scopesek ez zuen gogo handirik parte hartzeko, baina eztabaida baten ostean adierazi zuen norbaitek eboluzioa irakatsi zuela demostratzeko aukera bazuen, gogo handiz egingo zuela defentsa epailearen aurrean.

Epaiketa hasi zenean bere defendatzaileak Clarence Darrow, Dudley Field Malone, John Neal, Arthur Garfield Hays eta Frank McElwee ziren. Fiskal nagusia Tom Stewart zen, baina Herbert Hicks eta Sue K. Hicks, Wallace Haggard, Ben eta J. Gordon McKenzie aita-semeak, eta William Jennings Bryan aita-semeak lagunduta joan zen. Euren esanetan irakasleak barrez eman zuen ikasgaia epaiketa baino sei urte lehenago.

Kasua 1925eko uztailaren 21ean bukatu zen, 100 dolar estatubatuarreko zigor batekin. Kasua Tennesseeko Epaitegi Gorenera eraman zen. 3-1eko emaitzarekin erabaki zuten Butler Act konstituzionala zela, baina epaiketa ez zela baliagarria, epaileak ezarri zuelako isuna eta ez epaimahaiak. Butler Acten efektua luzatu zen, ahalik eta 1967ko maiatzaren 18an legea kendu zuten arte. Scopesek, hala ere, ez zuen legerik hautsi. Izan ere, eskolan eboluzioa irakatsi behar zenean ez zuelako ikasgaia eman.

Epaiketaren ostean Scopesek beka bat onartu zuen Chicagoko Unibertsitatean geologia gradua bukatzeko. Ondoren Venezuelan lan egin zuen Gulf Oil konpainirentzat. Bertan bere emazte Mildred ezagutu zuen eta katolizismora aldatu zen. 1930ean Chicagora itzuli zen graduaren hirugarren urtea ikasteko. Bi urtez lanik gabe egon zen eta geologo lana onartu zuen United Gas Corporationen, petrolioa ikertuz. Houstonen eta Shreveporten egin zuen lan, erretiratu zen arte 1963an. Azken herri horretan hil zen 1970eko urriaren 21ean.