The Charge of the Light Brigade (1936ko filma)
The Charge of the Light Brigade (euskaraz Zalduneria Arinaren Karga) 1936ko Michael Curtiz hungariar-estatubatuar aktorearen gerra-abentura filma bat da. Bertan, Errol Flynn, Olivia de Havilland, Patric Knowles, C. Henry Gordon eta David Niven aktoreek antzeztu zuten.
Alfred Lord Tennyson idazlearen "The Charge of the Light Brigade" olerkian oinarritua dago, bai eta Krimeako Gerran (1853–1856) britainiar zalduneria arinak Balaklavako guduan burututako karga ospetsuan ere, baina filma honetakoa 1857ko Indiako Matxinadan jazotako Cawnpore setioan girotua dago.
Filma 3 Oscar Sarietarako izendatua izan zen, azkenean bakarra irabazi zuelarik, Zuzendariaren laguntzaile onenaren Oscar Saria (Jack Sullivan).
Argumentua
aldatu1857, Indiako iparraldeko mugak britainiar gudaroste inperialaren aurka borrokatzen duten matxinatu taldeen erasoak jasaten ditu. Borrokaldiak britainiar zalduneria arina Errusiaren aurka borrokatzeko Krimeara bidalia denean eteten dira.
Aktoreak
aldatu- Errol Flynn: Geoffrey Vickers maiorra
- Olivia de Havilland: Elsa Campbell
- Patric Knowles: Captain Perry Vickers kapitaina
- C. Henry Gordon: Surat Khan
- David Niven: James Randall kapitaina
- Nigel Bruce: Sir Benjamin Warrenton
- Spring Byington: Lady Warrenton
- Donald Crisp: Campbell kolonela
- Henry Stephenson: Sir Charles Macefield
- G. P. Huntley: Jowett maiorra
- E. E. Clive: Sir Humphrey Harcourt
- Robert Barrat: Igor Volonoff kondea
- J. Carrol Naish: Subahdar-Puran Singh maiorra
- Walter Holbrook: Barclay korneta
- Princess Baigum: Premaren ama
- Charles Sedgwick: Pearson korneta
- Scotty Beckett: Prema Singh
- George Regas: Wazir
- Helen Sanborn: Jowett andereinoa
Kanpo estekak
aldatu- The Charge of the Light Brigade filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- The Charge of the Light Brigade filmaren trailer edo iragarkia ikusgai (Ingelesez)