Ireki menu nagusia

Hari Nef (Philadelphia, Ameriketako Estatu Batuak, 1992ko urriaren 21a) estatubatuar aktore, modelo eta idazle transgeneroa da.

Hari Nef
MJK30527 Hari Nef (Berlinale 2017) crop.jpg
Bizitza
Jaiotza Filadelfia1992ko urriaren  21a (26 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
Heziketa Columbia University School of the Arts Itzuli
Columbiako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak aktorea, modeloa, idazlea eta telebista-aktorea
IMDb nm6341515

BiografiaAldatu

Hari Nef, Harrison Jacob Neff jaiotza-izenaz, gizon jaio zen Piladelphian 1992ko urriaren 21ean, familia judu batean. Aita, David Neff izenekoa, iragarkigilea da. Ama, berriz, Robin du izena. Bi urte zituenean gurasoak banandu zitzaizkion, eta ondorioz, bere amak hazi zuen Newton hirian.

2011n antzerkigintza ikasten hasi zen Columbiako Unibertsitatean eta 2015eko maiatzean graduatu zen.

2015ean ere modelo gisa debutatu zuen 2015eko Udaberriko New Yorkeko Moda Astean.

2015eko maiatzean IMG Models modelo-agentziarekin kontratua sinatu zuen.

2017an Nef L'Oréal kosmetiko-etxearen telebista-iragarki baten protagonista izan zen Blake Lively, Lara Stone eta Xiao Wen Ju modeloekin batera.