Margit Kalocsai (Budapest, Hungaria, 1909ko abenduaren 27a - 2007ko urriaren 21a) Hungariako gimnasta artistiko bat izan zen, Berlinen 1936an brontze olinpikoko domina jaso zuena, taldekako lehiaketan.[1]

Margit Kalocsai
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKrammer Margit
JaiotzaBudapest1909ko abenduaren 27a
Herrialdea Hungaria
HeriotzaÉrd1993ko azaroaren 23a (83 urte)
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa eta gimnasta

Kirol-ibilbidea

aldatu

1934ko Munduko Gimnastika Artistiko Txapelketan, historian ospatu zen lehenengoa, zilarrezko domina irabazi zuen taldeka, Txekoslovakiaren atzetik eta Poloniaren aurretik, eta bakarka ere zilarra lortu zuen, Vlasta Děkanováren atzetik eta Janina Skyrlinskaren aurretik.

Berlingo Olinpiar Jokoetan (1936), taldekako lehiaketan brontzezko domina irabazi zuen, Alemaniaren eta Txekoslovakiaren atzetik, taldekide hauekin: Gabriella Mészáro, Ilona Madary, Margit Csillik, Margit Nagy, Olga Törös, Judit Tóth eta Eszter Voit.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu