Ireki menu nagusia

Pilar Rahola i Martínez (Bartzelona, 1958ko urriaren 21a) ideologia ezkertiarreko kataluniar politikari eta kazetaria da.

Pilar Rahola
Pilar Rahola 1.jpg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1996-03-18 - 2000-01-18
Barrutia: Barcelona Itzuli
Hautaketa: 1996ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bartzelonako Udaleko zinegotzia

1995 - 1999
Hautaketa: 1995 Barcelona City Council election Itzuli
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1993-06-22 - 1996-01-09
Barrutia: Barcelona Itzuli
Hautaketa: 1993ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
Izen osoa Pilar Rahola i Martínez
Jaiotza Bartzelona1958ko urriaren  21a (60 urte)
Herrialdea  Katalunia
Hezkuntza
Heziketa Bartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak kazetaria, politikaria eta idazlea
Lantokia(k) Madril
Kidetza Advisory Council for the National Transition Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kataluniako Ezker Errepublikanoa
Independentziaren Aldeko Alderdia
www.pilarrahola.com/

Eduki-taula

Bizitza pertsonalaAldatu

Pentsakera errepublikarra eta antifaxista duen sendi batetik dator[1], bere zenbait senidek politikan jardun dutelarik. Hauetako bat, Pedro Rahola Molinas, senatari izan zen, 1935ko udazkenean Espainiako Bigarren Errepublikako Itsas Armadako ministro eta karterarik gabeko ministro zen Cambóren laguna. Beste senide bat, Frederic Rahola, Kataluniako Generalitateko lehendabiziko Síndic de Greuges delakoa izan zen (Euskal Herriko Arartekoaren antzeko kargua). Frankismo garaian heriotz zigorrera kondenatua izan zen Carles Rahola intelektual kataluniarraren senidea ere bada.

Pilar Rahola ezkonduta dago eta hiru seme-alaba ditu: Sira (seme biologikoa), Noé (1993an Bartzelonan adoptatutako semea) eta Ada (2001ean Siberian adoptatutako alaba)[2]. Aberezalea ere bada: hainbat txakur eta katuekin bizi delarik. Bartzelonako Unibertsitatean Hispaniar eta Kataluniar Filologian Lizentziatua da.

Ibilbide politikoaAldatu

Esquerra Republicana de Catalunya alderdiaren V. eta VI. Legealdietako Espainiako Diputatuen Kongresuko ordezkari bakarra izan zen, baita Bartzelonako alkateordea ere. Hainbat ikerketa batzordeetako kide izan zen, hauen artean Felipe Gonzálezen gobernu sozialistaren korrupzio kasurik larriena ikertu zuen Roldán batzordea. Beste zenbait legebiltzar batzordeetako kide ere izan da, horien artean kanpo-arazoetako batzordea.

1996an Esquerra Republicana de Catalunya utzi eta Àngel Colom eta Joan Laporta politikariekin batera Partit per la Independència sortu zuten, halere legebiltzar ordezkaritzarik ez zuten lortu ahal izan. PIren porrot politikoaren ostean politika aktiboa laga eta kazetaritza eta idazle lanean buru-belarri jardun zuen.

Bizitza profesionalaAldatu

Rahola Bartzelonako Unibertsitatean Hispaniar eta Kataluniar Filologian doktoratua da. Katalan eta gaztelaniaz hainbat liburu idatzi ditu, baita hainbat egunkari espainiarretan kolaboratu ere, esate baterako El Paísen, orain La Vanguardiako behin-behineko kolaboratzailea delarik. Argentinako La Nación egunkarian eta Estatu Batuetan argitaratzen den Diario de América egunkarietan ere kolaboratu ohi du. Sarritan telebistan lan egin ohi du eta Onda Cero irratian Julia Otero kazetariaren kolaboratzailea ere bada.

1987tik 1990ra Catalana Pòrtic argitaletxearen argitaratzailea izen zen, bere agindupean hainbat bilduma izan zituelarik. Berak argitaratutako izenburuen artean Albert Cohenen "Belle du Seigneur" ("Jaunaren Liraina") eta Tom Wolfen "The Bonfire of the Vanities" ("Harrokerien Sutzarra") eleberriak zeuden. Gainera 2003a arte pentsakeraren hedapena eta ezatabaidaren Acta Elkargoko zuzendaria izan zen.

Kazetari bezala hainbat herrialde eta gertakarietan berriemaile bezala egon da: Etiopia eta Eritreako gatazkak, Balkanetako gerrak, Lehen Golkoko Gerran (Jerusalendik), Berlingo harresiaren erorketa, Errusiar Legebiltzarraren aurkako erasoa eta herrialde baltikoen independentzia prozesuan. Gaur egun TV3 kateko Josep Cuníren Els Matins sailoan partehartzen du, honetan gai ezberdinei buruzko bere iritzia ematen duelarik.

LanakAldatu

Bere "Gutuna adoptatutako nere semeari" (Carta a mi hijo adoptado) hainbat hizkuntzetara itzulia izan da. Telebistako kazetari modura hainbat nazioarteko gaztazketan izan da, eta Espainian bere berezko elkarrizketa sailoa zuzendu zuen. Argentina, Kolonbia, Brasil, Mexiko, Costa Rica, Israel, Peru eta Txileko unibertsitatean hitzaldi ugari eginirikoa da. Hainbat estatu batuar hirietan ere hitzaldiak eman ditu: Miami, San Diego, Palm Beach, baita Puerto Ricon, Uruguayko Legegintza Jauregian eta Panaman ere.

LiburuakAldatu

  • (Katalanez) Aquell estiu color de vent - Pòrtic argitaletxea, 1983. ISBN 84-7306-208-6
  • (Gaztelaniaz) Color de verano - Pòrtic argitaletxea, 1983. ISBN 84-7306-208-6
  • (Katalanez) Aperitiu nocturn - Pòrtic argitaletxea, 1985. ISBN 84-7306-260-4
  • (Katalanez) La qüestió catalana - Columna argitaletxea, 1993. ISBN 84-7809-515-2
  • (Gaztelaniaz) Mujer liberada, hombre cabreado - Planeta argitaletxea, 2000 ISBN 84-08-03499-5
  • (Katalanez) Dona alliberada, home emprenyat - Planeta argitaletxea, 2000 ISBN 84-08-03477-4
  • (Gaztelaniaz) Carta a mi hijo adoptado - Planeta argitaletxea, 2001 ISBN 84-08-03886-9
  • (Katalanez) L'adopció un acte d'amor - Columna argitaletxea, 2001 ISBN 84-8300-760-6
  • (Katalanez) Carta ao meu filho adoptado - Ambar argitaletxea, 2003 ISBN 972-43-0654-2
  • (Gaztelaniaz) Historia de Ada - RandomHouse Mondadori argitaletxea, 2002 ISBN 84-97590-26-6
  • (Katalanez) 3x1: El món actual a través de 3 generacions - Plaza & Janes argitaletxea, 2003 ISBN 84-01-38626-8
  • (Katalanez) Catalunya, any zero - Ara llibres argitaletxea, 2004 ISBN 84-96201-16-3
  • (Gaztelaniaz) A favor de Israel - Certeza argitaletxea (2005) ISBN 84-96219-20-8
  • (Gaztelaniaz) El libro de la vida. 2007
  • (Gaztelaniaz) Por un mundo bello. 2007
  • (Gaztelaniaz) Atrapados en la discordia: conversaciones sobre el conflicto Israel-Palestina -Editorial Destino (2009) ISBN 84-2334-16-9
  • (Gaztelaniaz) "La máscara del Rey Arturo" - (2010) Editorial RBA libros (2010) ISBN 84-98678-17
  • (Gaztelaniaz) La República Islámica de España. Editorial RBA libros (2011). ISBN 978-84-9867-986-1


ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu