Ireki menu nagusia

Tel Aviv, ofizialki Tel Aviv-Yafo,[1] (hebreeraz ‫תל אביב‬ Tel Aviv-Jafo, arabieraz تل ابيب-يافا Tall Abīb Yāfā) Mendebaldeko Asiako hiria da, Ekialde Hurbilean kokatua, Mediterraneo itsasoaren ertzean. Israelgo bigarren hiririk populatuena da Jerusalem ondoren.

Tel Aviv
תֵּל אָבִיב-יָפוֹ
 Israel
Tel-Aviv-100.JPG
Tel Aviv hiriko hainbat irudi. Goitik behera eta ezkerretik eskubira: Tel Aviv gauez Jaffatik ikusita, Azrieli dorreak, Hayarkon parkea, kostaldea iluntzean, eta azkenik Jaffako erlojuaren dorrea.
Flag of Tel Aviv.svg Emblem of Tel Aviv.svg
Administrazioa
Herrialdea  Israel
Probintzia Tel Aviv Barrutia
Alkatea Ron Huldai Itzuli
Izen ofiziala תֵּל אָבִיב-יָפוֹ
Jatorrizko izena תֵּל־אָבִיב-יָפוֹ
تل أبيب‎
Posta kodea 61000–61999
Geografia
Koordenatuak 32° 05′ 00″ N, 34° 48′ 00″ E / 32.083333333333°N,34.8°E / 32.083333333333; 34.8Koordenatuak: 32° 05′ 00″ N, 34° 48′ 00″ E / 32.083333333333°N,34.8°E / 32.083333333333; 34.8
Tel Aviv hemen kokatua: Israel
Tel Aviv
Tel Aviv
Tel Aviv (Israel)
Gush Dan.png
Azalera 51,4 km²
Altuera 5 m
Mugakideak Herzliya Itzuli, Bat Yam Itzuli, Holon, Bnei Brak, Givatayim Itzuli eta Ramat HaSharon Itzuli
Demografia
Biztanleria 451.523 bizt. (2018)
Dentsitatea 8.683,13 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1909ko apirilaren 11
Telefono aurrizkia 3
Ordu eremua UTC+02:00
Hiri senidetuak Tolosa Okzitania, Filadelfia, Frankfurt am Main, Buenos Aires, Chisinau, Varsovia, Milan, New York, Łódź, Panama Hiria, Tesalonika, Bartzelona, Esmirna, São Paulo, Pekin, Cannes, Gaza, Bonn, Budapest, Belgrad, Essen, Sofia, Almaty, Incheon, Mosku, Viena, Kolonia, Oslo, Venezia, Mexiko Hiria, Addis Abeba, Rio de Janeiro eta Amsterdam
http://www.telaviv.gob.il

KlimaAldatu

Datu klimatikoak (Tel Aviv (1916–2007))
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 26.8 29.6 35.2 40.4 46.5 37.6 37.4 34.4 35.4 38.4 35.3 27.9 46.5
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 17.5 17.7 19.2 22.8 24.9 27.5 29.4 30.2 29.4 27.3 23.4 19.2 24.04
Batez besteko tenperatura (ºC) 13.0 13.8 15.4 18.6 21.1 24.1 26.2 27.0 26.0 23.2 19.0 15.2 20.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 9.6 9.8 11.5 14.4 17.3 20.6 23.0 23.7 22.5 19.1 14.6 11.2 16.44
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 2.5 −1.9 3.5 7.0 11.2 15 19 20 15.7 11.6 6.0 4.0 −1.9
Euria (mm) 126.9 90.1 60.6 18.0 2.3 0.0 0.0 0.7 1.4 26.3 79.3 126.4 532
Euri egunak (≥ 1 mm) 12.8 10.0 8.5 3.1 0.8 0.0 0.0 0.3 0.3 3.2 7.5 10.9 57.4
Eguzki orduak 192.2 205.9 235.6 270.0 328.6 357.0 368.9 356.5 300.0 279.0 234.0 189.1 3316.8
Hezetasuna (%) 73 71 69 65 68 70 70 70 67 66 66 72 69
Iturria (1): Israel Meteorological Service[2]
Iturria (2): Hong Kong Observatory[3]

HistoriaAldatu

Sionistek sortutako hiria da, XX. mendearen hasieran. Izenak berak, hebreeraz, Udaberriko Mendia esan nahi du, eta Theodor Herlzen Altneuland edo Lurralde Zahar Berria eleberritik hartua da.

Yafon kokatutako judu sionistek 1906an hiri berri bat sortzea erabaki zuten, aurreko bizitza kalitate txarrari ihes egiteko. 1909an lurrak erosten hasi ziren, lorategi hiria diseinuko hiri bat eraikitzeko: leku handia, berdegune ugari, azken batean Yafok zuen gehiegizko masifikazioaren aurkako hiri eredua.

Tel Aviv Israelgo modernitatearen ikur bihurtu da urteetan zehar. Israelgo gune komertzial, finantziero, kulturala da.

Gaur egun Yaforekin batuta dago eta 358.000 biztanle ditu, gehienak jatorri judutarrekoak (arabiarrak populazio osoaren %3,9 dira bakarrik).

DemografiaAldatu

 

KulturaAldatu

Tel Aviveko unibertsitatea Israelgo garrantzitsuena da, eta nazioartean ere ospe handia du fisika, informatika, kimika eta hizkuntzalaritza gaietan bereziki. Opera entzutegi garrantzitsua dauka, non Placido Domingo tenoreak hiru urte egin zituen (1962-65). Antzerki ikuskizunak egiteko hainbat eszenatoki ere baditu.

Museo eskaintza zabala du, besteak beste arkeologia, arte garaikidea, judaismoaren historia, historia militarra... aztertzen dituztenak.

KirolaAldatu

Tel Aviv ezaguna da bertako saskibaloi taldeagatik, Maccabi Tel Aviv, besteak beste Europako txapelketan 5 aldiz izan baita garaile. Horrez gain, Maccabi Tel Aviv eta Bnei Yehuda Tel Aviv futbol taldeak ere badaude.

Tel Avivtar ospetsuakAldatu

Herri eta hiri senidetuakAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tel Aviv